47. Abesbatza Lehiaketa, Lurrama eta ikus-entzunezkoak

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosako 47. Abesbatzen Lehiaketaz eta 'Tolosa goxua' azokaz hitz egin digu. 

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Idoia Arraizak 'Bilgune kontari'-ren azken alea errepasatu digu, indarkeria matxistaren eta ekonomia feministaren ingurukoak aipatzeko. Eguneko adierazpenetan, EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristik Turkiako bozez Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Patxi Thicoiperekin egon gara, ostiraletik igandera arte Miarritzen egingo duten Lurrama azokaz. Gaizka Izagirrek Donostiako XXVI. Fantasiazko eta Beldurrezko Festibala nabarmendu digu, baita zineko prezioez duen iritzia kontatu ere; eta 'Ash VS Evil Dead' telesaila gomendatu digu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Nahia Alkortarekin 'Sabeletik mundura' webguneaz hitz egindakoei egin diegu lekua.