Batetik, EGA ziurtagiriaren bueltan sortu den eztabaidari heldu dio, eta nabarmendu du agiri hori ez dela arlo guztietan euskararen neurgailu gisa baliatzeko modukoa. Agiria mitifikatu egin dela iruditzen zaio, eta euskararen normalizazioan aurrera egite titulazio bakoitza zertarako den berrikusi behar delakoan dago. Horrez gain, Lakuako Gobernuak egindako ikerketari ere erreparatu dio, horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGren %4,2 baitagokio euskarari. Horregatik nabarmendu du Mugikak euskarak gure ekonomian pisua baduela.