"Kritikatzea sanoa da lortu nahi duzuna zerbait hobetzea bada"

Balak jaurtiz datoz oraingoan ere Bi bala taldeko kideak "Gure eroyak" disko berrian. Letra zorrotzekin eta rock doinuekin bertso rock estilo gisa definituz. Bi emanaldirekin hasi zena hiru urtetara eta bi diskotara luzatu da. Gustora daude baina proiektuak zenbateko bizia izango duen zehaztu gabe "ipurdi azpian goroldiorik ez daukagu eta" adieraziz.

Loading player...
Aitzol Barandiaran eta Xabier Etxeberria "Pitxu"
Aitzol Barandiaran eta Xabier Etxeberria "Pitxu"

Bi bala proiektua 2013ko Bertso Egunean jaio zen. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagak The Beatles taldearen doinu ezagunak hartu eta krisiari jarritako bertsoak abestu zituzten. Hemen ikusi daiteke orduko emanaldia.