Gaur 23h: Ameriketako Estatu Batuetako death metalak harrapatuko du Burdinola heavy metal irratsaioa.

Nazioarteko berrikuntzen artean, CATTLE DECAPITATION taldearen "The Anthropocene Extinction" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Malevolent Creation, Battlecross, Born Of Osiris eta Parkway Drive taldeen berriena eskainiko dute.

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, berriz, Arabako ITS OVER NINE THOUSAND bandaren "IONT" lehen diskoa nabarmenduko dute, Estigia, BackBone eta Kasik taldeen doinuekin batera. Heavy Metal nobedade interesgarrienak 23:00etatik aurrera!