Haizebegi festibala, barkamenaren zentzua eta Lasarte-Oriako 'Topa eguna'

Antxetako Maia Muruagak Baionako Haizebegi festibalaren ingurukoak ekarri dizkigu.

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Antxetako Maia Muruagak Baionako Haizebegi festibalaren ingurukoak ekarri dizkigu. Aimar Etxeberriak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartera Bateragune auziaz Hamaika telebistan esandakoak bildu ditugu. Txapa irratiko lagunek Nerea Mendizabalekin hitz egin dute haurrek barkamenaz izan behar duten ikuspuntuaz. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxeak otsailean ‘Su zelaiak’ eta ‘Haur besoetakoa’ liburuez esanak gogora ekarri ditugu. Bilbo Hiria irratitik, berriz, Topaguneko Sonia Perez Anguerak Lasarte-Oriako 'Topa egunaz' esanak entzun ditugu.