Iker Lauroba bera eta Lain taldeko Leire Berasaluze etorri zaizkigu estudiora Laurobaren bakarkako lehen lana aurkeztera. Izan ere, ahotsa jartzen kolaboratu du Berasaluzek. Hiru kantu ere jo dizkigute akustikoan: "Maite miau, ez miau maite", "Abisatuta nengoen" eta "Berria auzoan". Harkaitz Canorena jo zuenean melodia hainbat konposatuak zituela esan digu Laurobak, "bizitza laua baduzu zailagoa gertatzen da konposatzea, ezbeharrak gertatzen bazaizkizu errazagoa" gaineratu du. Dagoeneko bigarren bakarkakorako kantuak ere badituela aitortu digu. Lauroba taldearekin ere laister kaleratuko du laugarren diskoa.