Pello Gibelalderen perlak, Errekaleor eta mapa mentalak

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Bilboko berri ekarri digu Aitziber Ibaibarriagaren eskutik. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu.

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Eguneko adierazpenetan, Pello Gibelalde Adegiko presidenteak gazteen inguruan botatakoei, gazteek eurek erantzundakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Jonbe Agirrerekin hitz egin du 'Errekaleor bizirik' proiektuaren bigarren urtemugaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu eta mapa mentalez hitz egin digu. Amaitzeko, Oiartzun irratiko lagunek Hektor Ortegarekin Lizarrustirako bidaiaz aipatuak izan ditugu entzungai.