"Uler ditzagun haur eta gazteen jokabideak, eta saia gaitezen haiek euskaraz egiteko tresnak eskaintzen"

D eredua hedatu arren, haur eta gazteen artean euskararen erabilerak ez duela maila berean gora egin uste du Iñaki Eizmendik.

Loading player...
IÑAKI EIZMENDI
IÑAKI EIZMENDI

Euskaraz ikasi arren, ingurunean baliabide edo aukera gehiago dituztelako erdaraz. Estres linguistikoari ere heldu dio, hainbat egoeraren aurrean erdaretara jotzeko helduek duten ohiturari erreparatuta, gazteengan ere antzekoa dela azaldu du. Hargatik, euskaraz nahi adina hitz egiten ez dutelako erruduntzat jo ordez, haien lekuan jarri eta baliabideak eskaini behar zaizkiela uste du.