Igande honetan Kataluniako hauteskundeen jarraipen berezia

Kataluniako hauteskundeak gertutik jarraituko ditugu igande honetan Info7 irratian. Iluntzeko 20:15tik aurrera, bozka datu bilketa, analisia eta Kataluniako zein Euskal Herriko alderdien iritziak bilduko ditugu.

Loading player...
Katalunia (Luis Jauregialtzo)
Katalunia (Luis Jauregialtzo)

Fermin Munarriz eta Martin Garitano kazetarien laguntzarekin, Jon Mikel Fernandez Elorz kazetariak gidatuko du saioa. Gainera, Aiora Mujika kazetariaren laguntza ere izango dugu azken orduko datu bilketarekin eta sare sozialen jarraipenarekin.

Saioan zehar, kazetari katalan askoren iritziak ere bilduko ditugu saioa osatze aldera. Jesus Rodriguez (La Directa), Arturo Puente (Eldiario.es) eta Beñat Zaldua (Gara). Kataluniaren balizko independentzia ikuspegi ekonomiko batetik aztertzeko berriz, Joseba Barandiaren ekonomilariaren laguntza izango dugu.

Noski, hauteskunde emaitzak ere baloratuko ditugu protagonisten bitartez. Besteak beste, David Fernandez (CUP), Joan tardá (Junts Pel Si), Catalunya Si que es Pot koalizioko ordezkariak, PSCko kideak izango ditugu gurekin. ANCko kideak ere izango dira gurean igandeko saio berezian.

Kataluniako hauteskundeen emaitzek gurean duten eragina neurtzeko berriz, Euskal Herriko ordezkari politiko desberdinen erreakzioak jasoko ditugu ere.

Igandeko saioan, entzulearen iritzia ere bildu nahiko genuke. Bi bide izango ditugu horretarako, whatsapa 626339208 eta telefonoa (entzulearentzat debalde da) 900 993 394.

Sare sozialetan ere presentzia izango du info7 irratiaren saio bereziak, bildutako analisi eta datu guztien berri emango da twitter kontutik, eta webgunean egindako elkarrizketa guztiak izango dituzue entzungarri.