Turisten aitzakian, tabernetan dena erdaraz...

Aitor Abaroa kazetariaren hausnaketa ekarri dugu gaur GUREAZ BLAI saiora. Uda garaia da eta milaka turista etortzen dira Euskal Herria, baina,  zergatik egin erdaraz turistei?

Loading player...
pintxos
pintxos

Lekeitioko San Antolin jaien harira, gure herrietako tabernetan turisten aitzakian erdaraz dauden menu, eskaintza, argibide eta halakoak, txosnetan euskara hutsean topa daitezkeenekin alderatu ditu Aitor Abaroa Gaztezulo aldizkariko zuzendariak. Ziurtatu du, gainera, txosnagunean euskaldun zein erdaldunak ongi moldatzen direla jateko eta edateko nahi dutena eskatzeko. Horregatik eskatu du euskaraz normaltasunez bizitzeko nahiari erantzun egin behar zaiola urte osoan.