"Donostiako garai ezezagunari ekarpen berezia egin nahi izan diot"

Mikel Peruarena kazetari eta idazlearen "Ez obeditu inori" eleberriaz aritu gara gaur. XIX. mendeko Donostia irudikatu du eleberrian, dokumentazio lan mardula egin behar izan du Peruarenak eleberria idazteko. 

Loading player...
PERUARENA
PERUARENA

Ez obeditu inori eleberriaren egilearekin, Mikel Peruarenarekin izan gara. 2009an argitaratu zen eleberria, baina horiek irakurri eta horiei buruz mintzatzeko inoiz ez da berandu. Gertakariak Donostian daude girotuta, XIX. mendearen azken urtetan, jatorri ezberdineko hiru pertsona elkartu eta Espainiako monarkiaren kontra egiteko konspirazioan hasten dira. “Nobela idazteko haria aurkitu, pertsonaiak eta kontatzeko modua finkatu eta orduan hasi nintzen idazten” adierazi du Perurenak. Idazkeran ere, duela ehun urteko kaleko hizkuntza kontuan hartu zuen Peruarenak.