
Bihar egun handia dute hondarribiarrek, alardea. Azken hamarkadetan bezala, emakume eta gizonek ezingo dute berdintasunean parte hartu jaietan. Halaber, gatazka piztu zenetik tentsioa jeitsi dela azpimarratu du. Hain zuzen, tentsioa jeitsita, urratsak emateko baldintzak daudela uste du Lore Erriondo Eh Bilduko zinegotziak. "Herritarrak aldatu behar dira, baina aldaketa hori udalak bultzatu behar du ezinbestean" aldarrikatu du. Gehitu du, alardearen kontuak konponduta, elkarbizitzan irabaziko duela Hondarribiak. "Tradizioen gainetik, gizon eta emakumeen rol-ak aldatu nahi ez dituztenak dira arazo nagusienak" Erriondoren esanetan. Urratsak eman dira, atzera ordea Gipuzkoako aldundiak egin duela salatu du.