Baratze bat nahi dizut egin hirian

Hiri baratzeak edo baratze kolektiboak ugaritzen ari dira, gero eta gehiago dira hirian bizi eta lurra lantzea bateragarri egiten duten herritarrak. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako adibideak ezagutu ditugu. Jaki osasuntsuak, auzolana, herri kultura...balore hainbat nabarmendu dizkigute.

Audio_placeholder

Baratze bat nahi dizut egin hirian

Loading player...
Hiri baratzeak
Hiri baratzeak

Gurean izan dira Bilboko Desazkundea taldeko Mikel Sarasola, Gasteizko Zabalortu ekimeneko Leire Saez de Asteasu eta Donostiako Ulia Lore Baratzak ekimeneko Leire Rodriguez. Azken hauek Uliako parke publikoaren aldeko defentsan ere ari dira udalak aurrera eraman nahi duen hirigintza proiektua dela eta.