"Bizitzaren ospakizuna izango da gaurkoa"

Fermin Muguruza irundarrari Adarra saria emango diote gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta kontzertu berezia eskainiko du Micaela Chalmeta Big Bandarekin. Epaimahaiak ebatzi du "beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara". Gurean izan dugu Moskuko abeslaria.

 

Audio_placeholder

"Bizitzaren ospakizuna izango da gaurkoa"

Loading player...
Fermin Muguruza eta Micaela Chalmeta Big Band
Fermin Muguruza eta Micaela Chalmeta Big Band

Aitortu digu pozez jaso zuela Adarra sariaren albistea "azken aldian ohitu egin naiz instituzioetatik zigorra jasotzen, eta orain sari bat jasotzea, ezustea izan da niretzat". Kontzertu ederra eskainiko du gaur Victoria Eugenian Bartzelonako Micaela Chamelta Big Bandarekin "azkeneko aldia horrelako mobida bat egiten dutena" esan du barrez. Baina Muguruzaren ibilbidea ikusita, zaila da gizon hau besoak gurutzaturik egotea, eta ziur, laster, dantzan jarriko gaituela berriz.