Ardi paparrazzitik RAP feministara

Ongi irakurri duzu. Ardi paparazzia, Faroe irletan gertatu da, Google Street View iritsi ez eta ardi bati jarri diote kamera. Hori eta bertze hainbat kontu aipatu ditugu gaur Ion Telleriarekin denak ere naiz+ atarian aurkituko dituzuenak.

 

Audio_placeholder

Ardi paparrazzitik RAP feministara

Loading player...
Kamaradun ardia
Kamaradun ardia

Brigadistak

Aurten naiz+ atarian tarte berezia badute Askapeneko Brigadak. Paslestina, Grezia, Brasil eta Andaluzian daude aurten besteak beste. Naiz+en kronika guztiak irakurri eta ikusteko aukera izango duzue. Hemen Andaluziatik bidalitako bideo-kronika.

 

Non izan emakume musikarien berri?

NAIZ+en bloga abiatu duen Eneritz Duesoren Krater  bi kasetean blogetik izan dugu musika munduan dabiltzan emakumeen berri ematen duten zazpi argitalpen.

Sarrerakoan dio «emakumeen gorputzak gitarra eta sintetizadore garestiak saltzeko aitzaki gisa erabiltzen dituzten aldizkari espezializatu horietatik harago, badira beste mota bateko argitalpenak», besteak beste,  Women in Sound fanzinea, She shreds gitarra eta baxu jotzaileentzako aldizkari espezializatua, Ellas hacen ruido, musika esperimentala eta ikus entzunezko sorkuntzak egiten diharduten emakumeei buruzko fanzinea... Tom Tom magazine, bateria jotzaileak ardatz... Influential Women in Early Electronic Music... musika elektronikoan aitzindari izandako emakumeak...  Pink noises: Women on Electronic Musica and Sound.

Hara zer ezagutu dugun Eneritz Duesori esker.

 

360ºko begirada duen ardia

Zer egin Google Street View zure herrira iristen ez bada? Arazo horri aurre egin diote Faroe Irletan, eta nola? Ardi bati kamera bat jarriz. Irudi ederrak hartu ditu  ardi paparazziak.

 


Kontuz Pokemonekin!

Pokemon Go aplikazioak eromena sortu du, eta milaka dira mundu osoan pokemon ehizan ari direnak. Baina, arazoak ere sortu ditu pokemania honek. Besteak beste, Bosnian, gerrako minak kentzeko lanean ari den erakunde batek eman du alerta, jendea pokemon bila minaz beteriko eremuetan sartzen ari dela...

Hurrengo hau ere Pokemania zoroaren adibide:

Errefuxiatuei babesa

Zarautzen errefuxiatuen egoera salatzeko egindako ekimenaz ere aritu gara solasean. San Pelayo festen txupinazoan Putzuzulo Amets fabrikak eta Gurken Jaiko kideek egindako performancea.
Bideoaren amaieran Eduardo Galeanoren honako idatzia dakarte:

"Ojala podamos mantener viva la certeza de que es posible ser compatriota y contemporánea de toda aquella que viva animada por la voluntad de justicia y la voluntad de belleza, nazca donde nazca y viva cuando viva, porque no tienen fronteras los mapas del alma ni del tiempo..."


300 metrotik behera!

Udalaitzen 300 metroko zuloa azpian, Xabi Amorrortu elorrioarra, soka baten gainean orekari eutsiz... eta hara zer gertatzen zaion!

Akaso argazki honek balioko luke  NAIZen abiatu den NiBiziNaizNi zozketan parte hartzeko. Uda giroan bizi poza baitago edonon, eta hori transmitizen duen argazki bila ari da Naiz.eus. Postal edo bideo selfiak bidali behar dira eta  naiz.eus/nibizinaizni helbidean ikusi ahal dituzue orain arte jasotakoak. Bi pertsonentzako bidaia zozkatuko da parte hartzaileen artean...


Eta amaitzeko RAP feminista 

16 ikasle valentziarrek matxismoaren aurka egindako rapa  ezagutu dugu "Ez dut gustuko matxitoa, ez nau inpresionatzen, beldurra ematen didala uste du, eta pena baino ez dit ematen..."