"Gernikan pasatakoa munduan gertatzen ari da eta guk mundua aldatu nahi dugu"

Lobak izena jarri zioten ekimenari eta Gernikako bonbardaketa sufritu zutenen ondorengoak dira, aiton-amona horien bilobak, hain zuzen. Iragana oroitu ez ezik etorkizunari begira jarri eta mundua aldatzea ezinbestekotzat jotzen dute. Ordungo errefuxiatuek eta egungoek begirada bera dutela diote. "Gernikatik Gernikara, ongi etorri!" manifestazioa deitu dute ostiralean. Gaur, 4 minutuko isilunea eta sirena hotsa entzunaraziko da Gernikan. Duela 79 urte entzun zen sirena bera gainera.

Audio_placeholder

"Gernikan pasatakoa munduan gertatzen ari da eta guk mundua aldatu nahi dugu"

Loading player...
LOBAK
LOBAK

Hain zuen, duela 79 urte Gernikan entzun zen sirena bera berreskuratu dute. Astra gaztetxean topatu zuten eta haren aztarna ere atera dute. Sabadelleko fabrika batean egin zuten eta ibilbidea ere ikertu dute Sabadell bertako Genis Ribe historialari eta arkeologoarekin. Larunbatean hitzaldia eskainiko du honek Gernikan. Berarekin eta Lobak ekimeneko Hibai Muniozgurenekin hitz egin dugu.