Intxortako borroka izan zen Gerra Zibilak Euskal Herrian izan zuen pasarterik gogor eta erabakigarriena. Urtero gogoratzen dituzte Elgetan indar frankisten aurkako erresistentzia eta ondorengo krimenak. Eta emakumeek zein paper izan eta ekarpen egin zuten? Ertz horri begira jarriko dira aurtengoan, emakume erresistente eta errrepresaliatuak omenduko dituzte.