"Indarberrituta are gogorrago borrokatuko dugu indarkeria matxistaren kontra"

"11 eraso, 12 erantzun lelopean larunbatean Gasteizen egindako manifestazioa inflexio puntu bat izan da bai mugimendu feministan eta baita Euskal Herrian ere" antolatzaileek ez dute zalantzarik, balorazio orokorra oraindik egin ez badute ere. Erantzuteko gaitasuna eta aniztasuna nabarmendu dizkigu Kattalin Minerrek.

Audio_placeholder

"Indarberrituta are gogorrago borrokatuko dugu indarkeria matxistaren kontra"

Loading player...
Ama Zuriaren plazan egin zen amaiera ekitaldia
Ama Zuriaren plazan egin zen amaiera ekitaldia

Manifestazioa pasata bi arlotan jarri du indarra indarkeria matxistarekin amaitzeko. Batetik, Mugimendu Feministak berak bere buruari zilegitasuna ematea. Eta bestetik, boterean daudenek lehen lerroko arazo gisa jartzea emakumeen aurkako indarkeria. Larunbatekoaren ondoren "askeago eta indar gehiagorekin gaude" esan digu.