Irailaren 15ean Aiherran egindako errepikak jakin mina piztu zuen. © Guillaume Fauveau.

Jantziak auzo herrietako 7 dantza taldek utzi dizkiete. © Guillaume Fauveau.

Manex Fuchs eta Samuel Biscayk sekretua den testuaren inguruan 23 antzezle bildu dituzte. © Guillaume Fauveau.

Jean-Louis Heguyk prestaturiko bost makilari izanen dira ikusgarrian. © Guillaume Fauveau.

90 dantzarik parte hartuko dute, Laëticia Lartigueen eskutik ikasitako erritmoekin. © Guillaume Fauveau.

Antzuolako hemezortzi dantzarik kabalkadarekin bat egin dute. © Guillaume Fauveau.

Bertsolariak eta musikariak ere Aiherrako lehen kabalkadan izanen dira. © Guillaume Fauveau.

Errepikak martxan Aiherrako kabalkadarako

Aiherrako kabalkadarako errepika orokora irailaren 15ean egin zen herriko frontoian. Belzuntze elkartearen eskutik, aihertarrek gisako beren lehen ikusgarria presentatuko dute irailaren 22 eta 29an, 16:00etatik aitzina pilotalekuan. Egitarauan dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu bat sartu dituzte. Lehentasuna euskara eta euskal kulturari emanen diote.

16 SEPT. 2019