|24/05/2016 12:59
Alejo Orbegozo gure urpekontziko lehen tripulante gonbidatua

Aurrenengo aldiz gure urpekontziaren historian gonbidatu bat izan dugu: Grises taldeko Alejo Orbegozo. Salbamendu-jaka jantzita hiru kantu aukeratu eta hauek azaltzeko eskatu genion. Emaitza (Alejo ez zitzaigun ito), Neon Indian, Hot Chip, Aisha Devi etab. entretenitu bat entzun nahi badituzu, sakatu play-a oraintxe bertan!

Loading player...
|11/05/2016 11:05
Elektronikaren ozeano sakonera espedizioa

Elektronikaren ozeano sakonera bidali dugu saio honetan urpekontzia espedizio bat burutzera. Arrain abisal batzuk topatzeaz aparte, Raime eta Grandbrothers-en kantu instrumentalekin egin du enkontru. Lemonade, LA Priest eta The Black Madonna-rekin ur-lasterrak dantzan ikusi ditu. Delorean-en azkenego harribitxiarrekin ere egin du topo. Eta noski, Prince ere hor zebilen, dirdira eginez-

Loading player...
|25/04/2016 12:57
Ezagutzen duzu Kaitlyn Aurelia Smith-en musika?

"Menestra glamourosoa da saio honetan topatuko dezutena. Osagaien aukeraketa ez da erraza izan, azkenean garaikoak ez direnak ere aukeratu ditugu Supertramp adibidez. Osagai freskoenak: the Go! Team, Kaitlyn Aurelia Smith, Clement Bazin, ... Postrea noski ere menuan sartzen da (gaurkoan eskuzabalak izan gara!), guztiz digestioari laguntzen dioten horietakoa. On egin!"

Loading player...
|31/03/2016 09:36
Emakumeak protagonista YellowSubmarine saioan

Purplesubmarine saioa da entzungo duguna; bertan agertzen diren musikari denak munduko bazter oso desberdinetako emakumeak dira. Elektronika kontzeptuala Kuwaitik Fatima Al Quadiri-ren eskutik, hip-hop australiarra Iggy Azaleak egina edo Kali Uchis-ek Colombiatik dakarkigun r&b-a izango ditugu (beste hainbat musikari izugarrien artean)  saio more eta potente honetan. 


Loading player...
|19/02/2016 15:48
Hotzaren aurkako menu berezi musikala

Hotzaren aurkako menu berezi bat sukaldatu dugu irratsaio honetarako. Antipastiak psikodelia ukitua dute (Kula Shaker-en errezeta), hurrengo platerrek r&b, pop-eletroniko eta ambient esentzia (sukaldariak Santigold, Floatingn Points, Prince Innocence & co. ) eta postrea, zu zeuk aurkitu beharko duzu, entzule maitea. On egin eta ez ahaztu belar-likorea.

Loading player...
|08/02/2016 10:54
Owiny Sigoma Band, Mac DeMarco, eta Jupiter Jon kuadrila sinpatikoa

"Eskafandra ondo itxi eta musika sakonki entzuteko saioa da hau. Nairobiko doinuak Owiny Sigoma Band-en eskutik, bestalde bihotza hunkitzen duen folk lo-fi-a Weyes Blood-ek egina. Eta noski Mac DeMarco, Odesza, Jupiter Jon eta beste kuadrilla sinpatiko batzuk ere ibiliko dira gure inguruan igerian ur burbuilak botatzen. "

Loading player...