|02/03/2018
Derrick Harriotten rocksteadytik The Upshitters-en reggaera Reggae fever irratsaioan

Aste hontakoa Derrick Harriotten abestiak entzuten hasi dugu. Berak soula entzuteko bidea ireki eta Al Supersonic And The Teenagers, The James Hunter Six edo The Travellin´Brothers bezalako taldeak entzun ditugu. Amaitzeko, asteburuko planak. Run To Fest eta Reggae got Soul & Friends. Gozatu!

Loading player...
|22/02/2018
London International Ska Festival Reggae Fever irratsaioan

London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes... Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!

Loading player...
|16/02/2018
Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izan da gaurko Reggae Fever irratsaioa

Aste hontako saioa Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izan da. Bertan joko duten Skakeo, Smooth Beans eta Rude Riddim taldeen abestiak entzuteko parada izan dugu. Gozatu!

Loading player...
|08/02/2018
Urtebetetze festa bikoitza Reggae Fever irratsaioan

Aste honetan urtebetetze festa bikoitza izan dugu. Otsailaren 6an bi jamaikar musikari jaio ziren urte ezberdinetan. Bata hasteko klasikoa izan da, bigarrenak berriz saioa itxi du. Tartean Skabidean, Zartako K, Mango Wood eta Los Aggrotones taldeak entzun ditugu. Gozatu!

Loading player...
|02/02/2018
Dandy Livingstonen haritik tiraka Reggae Fever irratsaioan

Dandy Livingstonen haritik tiraka hasi dugu gaurko irratsaioa. Tiraka-tiraka Skabidean talde nafarraren lan berria eta aurkezpen kontzertua aurkeztu dugu. Asteburuko planekin jarraituko dugu eta 4. Feel The Rhythm jaialdian binilo aukeraketan egongo direnen abestiak entzun ditugu. Ez galdu asteroko Reggae txutea!

Loading player...
|25/01/2018
Gure belarritarako talde berriak Reggae Fever irratsaioan

Aste bat gehiago Reggaea zabaltzen, hamargarrena denboraldi berri honetan. Asteko Klasikoaren testigua The Silvertones-ek jaso dute, haiek The West Kensingtons-ekoei pasa eta hauek Madrilgo Skalonekoei. Bukaera Valentzia aldera bidaiatxoa egin eta, Oldfashioneds eta Tito Pontet entzun ditugu. Reggae Fever is good!

Loading player...
|19/01/2018
The Sound Dimensionsen riddimetatik Miles Daviserainoko bidaia Reggae Fever irratsaioan

Aste honetan bidai musikala egitera joan gara. The Sound Dimensions eta haien riddimak entzuten hasi gara. Hauek Ruben Lopezen lan berria topatu dute bidean. Lan berriek North East Ska Jazz Orchestra entzutera eraman gaituzte. Italiarrek berriz jazzean utzi eta bertan bukatu da bidaia. Lotu segurtasun uhalak eta gozatu!

Loading player...
|12/01/2018
Amalgamated Records izan da gaurko atalaren gidaria

Joe Gibbsen Amalgamated zigiluarekin hasi dugu aste honetako saioa. Ondoren Le Grand Miercoles eta MG Bandaren lan berriak entzun ditugu. Buelta egin dugu berriro Amalgamatedera The Reggae Trainaren aitzakiaz eta Smooth Beans entzuteko aukera izan dugu. Atala amaitzeko Joe Gibbsena bueltatu gara berriro.

Loading player...
|21/12/2017
Urtea amaitzeko Argentinara goaz

Aste honetako Reggae Fever irratsaioa, urteko azkenekoa izan da. Euskal Herriko lurrak utzi eta Argentinara joan gara Los Aggrotones eta Hugo Lobo entzutera. Denbora tarte bat bertan eman ostean Euskal Herrira egin dugu buelta Akatzen A go go 2 lana oso-osorik entzuteko. Bukatzeko, eta urtero bezala, reggae gabon kantak. Hurrengo urterarte!

Loading player...
|15/12/2017
3 single berri aste honetarako Reggae Fever saioan

Aste honetan hiru single berri aurkeztu ditugu. Lehenik eta behin Alpheus abeslariaren azken lana entzuteko parada izan dugu. Ondoren Zaragozara joan eta The Magnetophonesen azkena entzun dugu. Azkenik Pantx Recordsek atera berri duen Euskatalites taldearen single entzun dugu, euskarazko lehen single jamaikarra. Amaitzeko, astebururako plana!

Loading player...
Page 3/ 9