Oier Gorosabel Larrañaga|18/06/2018
Harreman interesatuen alde

Oso deigarriak egin zaizkit beti giza mikroharremanak. Nire 46 urteetan, gainera, jada fase batzuk igarotzeko aukera izan dut, eta horrek bata bestearekin alderatzeko aukera eman dit: haurtzaroan norbere lekua bilatzeko aldia; nerabezaroan lagun kopuruak garrantzi handia duenekoa; gaztaroan kopuruari barik, afinitateari gehiago erreparatzen diozunekoa... Hortik aurrera faseak bereiztea zailagoa egiten zait, denborak ematen duen ikuspegi hori falta zaidalako eta, neurri batean, oraindik bizitzen ari naizen aroa delako. Bereizi ez, baina epe honetako hitz gako batzuk botatzera ausartuko nintzateke: bakardadea eta zinismoa, adibidez.

Loading player...
Oier Gorosabel Larrañaga|21/05/2018
Faktore pertsonala Armintxen (Arkeokronika arrosa I)

ETA-ren disolbatze prozesuan bagenekien lehendik “sukaldeko lanak” izan duen garrantzia, baina oraintsu hasi gara negoziatzaileen paperari buruzko detaile zehatzagoak jasotzen. Miresgarriak benetan, gauza guztiek okerrera egiten dutenean ere zubiak mantentzeko lanean aritzen direnak. Detaile hauen artean gauza xelebreak ere jakin ditugu, adibidez gatazkak konpontzerakoan faktore pertsonalak izaten duen garrantzia.

Loading player...
Oier Gorosabel|23/04/2018|0 commentaires
Presoei buruzko dogma bi

Inoren etxean sartzeak dakarren arriskua berriro hartuta (ostikoz ateratzearena, alegia), oraingoan Ezker Abertzalean indarrean dauden dogma pare bat aipatzera nator, urteak joan, urteak etorri, nik dakidala, inon ere kuestionatzen ez diren detaile bi.

Loading player...
Oier Gorosabel|19/03/2018
Umemokoak

Badira pertsona batzuk, zer gustuko duten baino, zer gorroto dutenarekin definitzen direnak. Horrelako haterretako bat naiz ni -ez naute alferrik eibarnauta lagunek Ogrosabel deitzen-, eta erretxinamendu horren adibidetzat har daiteke duela urte batzuk nire blog-orakulutik botatako idazkia, zeinak “Nerabeak gorroto” izena duen.

Loading player...
Oier Gorosabel|23/02/2018
Ondarrutarrarena

Ez da egongo sare sozialetan dabilen euskaldunik, duela egun batzuk izandako ikamikaren berririk izan ez duenik. Martinez izeneko futbolari bat Athletiketik Errealera joan da, edo horrelako zerbait, eta horren kontura komunikatu bat atera du elebitan: gazteleraz eta... ondarrutarrez. Euskarazko bertsioa batuaz egin ez izanak hautsak harrotu ditu, asko harrotu ere: aldeko eta kontrakoen iritzien artean irain larriak irakurri ditut, eta honek erakutsi du euskalkia/batua eztabaida gainditu gabe dagoela jende askoren baitan. Animoak baretu arte itxarotea nahiago izan dut, ondorioak bildu aurretik; esan beharra dago ondorio hauetatik asko ez ditudala neuk atera; txiolandiako egile ugariri ohostutakoak dira. Denak aipatzea ezinezkoa denez, denei eskerrak blokean eman beharko.

Loading player...
Oier Gorosabel Larrañaga|18/12/2017
Ipurdiak ukitzen

Ez dakit antolatutako kanpaina den, ala espontaneoa, baina azkenaldian emakumeen kontrako sexu jazarpen ezkutuak ikusarazteko oldarraldi hau txalogarria iruditzen zait. Bereziki interesatzen zait kaleko emakumeen ahotsak entzuten ari garela, erakundeetako mezuen gainetik.

Loading player...