|11/11/2015
Mikel Mendizabal: "Euskaldunontzat harrigarria da nasa indigenek hizkuntzaren alde duten konpromisoa"

Kolonbiako Nasa herri indigenarekin abian duten hizkuntzaren arloko elkarlan prozesuaz hitz egin du, gaur, Garabideko Mikel Mendizabalek. Euskararen berreskurapenean egin dena haientzat baliagarri izateko nahiz haiengandik ikasteko aukera ematen du horrek. Mendizabalen iritziz, han jasotzen duguna gurera ekartzeko zailtasunak daude.

Loading player...
|10/11/2015
"Erdaren izurriteak ito ez gaitzan, euskararen hazi gehiago eta indartsuago erein beharko ditugu"

Panpa belarrak duen inbasio gaitasunaz hitz egin digu, Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanek.

Loading player...
|09/11/2015
Rober Gutierrez: "Denen inplikazioa behar da lan mundua euskalduntzeko neurriak erabaki eta aplikatzeko"

Lan mundua euskalduntzeko azken asteotan proposatu diren dinamikei erreparatu die Bai Euskarariko Rober Gutierrezek gaurkoan. Euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko, lan munduko esparruak euskalduntzea ezinbestekoa iruditzen zaio Gutierrezi.

Loading player...
|06/11/2015
"Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da baserritarra"

Urriaren 15eko emakume baserritarren egunaren harira hitz egin digu Katxiporretarretako Aiora Zulaikak gaur.

Loading player...
|05/11/2015
 Alex Artzelus: "Herri euskaldunetako erdaldunek ez al dute kontzientzia minimoa izan behar euskara ikasteko?"

Azkoitiko gasolindegi batean izandako pasadizotik abiatu da Alex Artzelus. Azkoitia euskarari indarra eta bizia ematen dioten herri horietako bat den arren, eta gasolindegiko langileari euskaraz egin zion arren, dena gaztelaniaz erantzun zion hark.

Loading player...
|04/11/2015
Estitxu Garai Artetxe: "Irakasleok bermatu behar dugu gazteek euskara estandarrean aritzeko trebezia lortzea"

Unibertsitatean irakasle lanean dabilenetik, euskara batuaren eta euskalkien arteko gaiak, edo ikasleek horretaz duten pertzepzioak harridura eragiten dio Estitxu Garairi.

Loading player...
|04/11/2015
Kike Amonarriz: "Euskarak zentralitatea eta lehentasuna behar ditu, agenda politikoan eta eragileen egitasmoetan"

Martxo amaieran jaso zuen Kike Amonarrizek Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariaren 'Elefantea ikusi' artikulua, iritzi eske. Saezek uste du "euskararen elefantea" lan munduan dagoela eta hor eragin behar dela, eta prozesu horren gidaritza Euskaltzaindiari dagokiola.

Loading player...
|03/11/2015
Paul Bilbao: "Antza, Nafarroan, hizkuntz eskubideen arloan hain ohikoa den anormaltasuna normalizatu nahi dute"

Entzuleoi hausnarketarako gaia proposatu digu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok.

Loading player...
|02/11/2015
Aitor Montes: "Elorriarrek pediatra elebiduna eskatu behar dute, datorrenari aurre hartu behar zaio"

Haurren etorkizuna izaten dela guraso guztien kezka nagusia uste du Aitor Montes familia medikuak, tartean, haurrak pediatra ahalik eta onenaren eskuetan uztea.

Loading player...
|30/10/2015
Fernando Berrizbeitia: "Errebisatu ondoren, euskarazko materiala katalogatu eta sarean jartzen dugu"

Eima katalogoan dituzten euskarazko material berezi batzuen berri ekarri digu, gaur, Fernando Berrizbeitiak.

Loading player...
Page 52/ 58