Ane Urkiri|16/03/2018
Irene Paredesen balentria

Aurtengo martxoaren 8a, ez da zalantzarik, berezia izan zela. Hainbat zertzelada tarteko. Baina egunari are indar gehiago batzeko, arratsalde aldean, kirol arloko notizi batekin jabetu ginen: Irene Paredes futbol jokalaria munduko hamaikako onenerako hautatu zuten. Euskal Herriko aurreneko jokalaria aitorpen hori jasotzen.

Loading player...
Ane Urkiri|16/02/2018
Harmaila aldizkaria

Pasa den astean kirol munduan agintean dauden emakume kopuruez eta hauen ausentziez aritu ginen San Telmo museoan, bi aditurekin. Bat kirol-psikologia izatearren eta hainbat klub ikertu dituelako eta bestea Delteco Gipuzkoa Basketeko presidente delako, alegia. Ainhoa Azurmendi eta Nekane Arzallus, hurrenez hurren.

Loading player...
Ane Urkiri|21/11/2017
Telebista eta ikusgarritasunaren betiko erronka

Info7 irratian estreinatzeko emakumezkoen kirolaren ikusgarritasuna eta horren menpekotasuna baino gai aproposagorik ez dagoelakoan nago. Betidanik esan izan ohi da telebistan agertzeak zer nolako garrantzia ematen dizun eta deituriko kirol gutxituak helburu izan dute kaxa majikoan agertzea. Emakumezkoen futbol zein eskubaloiak jada lortu dute jarraitutasun bat ere. Futbolean astebururo hiru neurketa ematen dira telebistaz, eskubaloian aldiz bakarra, eta hain zuzen ere ematen duten tratuarengandik mintzatuko naiz.

Loading player...