Zarauzko Hiruerreketa-ko urarekin egindako garagardoa

Ostegunero bezala, Karelean saioan, garagardoaz hitz egin dugu Oihan Larrañaga eta Jason Gutierrez artisau garagardo ekoizleekin. Gaurkoa baina, berezia izan da; Zarautzen ekoizten duten garagardoa ekarri digute dastatzeko eta egia esan, plazer hutsa izan da.

Audio_placeholder

Zarauzko Hiruerreketa-ko urarekin egindako garagardoa

Loading player...
cerveza_azoka
cerveza_azoka

Aitortu digutenez, Zarauzko Hiruerreketa-ko urarekin ekoizten dute euren edabea. Horrez gain, garagardoa etxean eta artisau erara egiteko beharrezkoak diren tresna eta materialak zerrendatu dizkigute Oihanek eta Jasonek. Nola ez, eurek egindako hiru garagardo mota dastatzeko probestu dugu ere haiekin egin dugun uda honetako azken irrati-tartea.