Euskal itsas-historiako 3 pertsonaia eta gertakizun bat

Catalina de Erauso, Domingo de Bonetxea eta Juan Sebastian Elkanoren ibilbideen berri eman digu gaur Donostiako Untzi Museoko Aitor Buitronek. Ibilbide nabarmenekoak hirurak. Lehenak gizonezko jantzia izan zituen mila abentura, bigarrenak Tahitiko uharteko batzuk aurkitu zituen eta hirugarrenak eman zion lehen aldiz munduari buelta. 

Audio_placeholder

Euskal itsas-historiako 3 pertsonaia eta gertakizun bat

Loading player...
catalina-erauso.jpg
catalina-erauso.jpg

Katalina de Erausok konbentu batetik ihes egin eta Txo moduan,gizonezko jantzita, ihes egin zuen osabaren ontzian. Venezuela, Kolonbia, Panama eta Peru... ezaguna egin zen urruneko lurretan.

Domingo de Bonetxea Getarian jaio eta Tahitin hil zen, misio berezia agindu zion orduko erregeordeak (1772). 

Juan Sebastian Elkanoren inguruan ere aritu gara. Bost ontzik hasi zuten espedizioa Espezien uhartera, aberastasun ugari zeuden bertan. Ez zen erreza itzulia, portugesek agintzen zuten lurretatik igaro behar baitziren...3 urte behar izan zituen Elkanok buelta egiteko, soilik 18 itzuli ziren.