Joseba Asiron: «Etsigarria da gertatutakoa, baina kudeaketa mailan irabazi egingo dugu»

San Ferminen atarian Iruñeko alkate Joseba Asironekin izan gara. Ezkerra eta Aranzadiko zinegotziak gobernuaren baitan oposizioa egin izanagatik kanporatu dituela azaldu du, «oztopo izan direlako azken hilabeteetan kudeaketan». San Ferminetako txupinazoan ikurriña ez da modu ofizialean udaletxeko balkoian egongo, «mehatsu judizial garrantzitsua dagoelako eta bermerik ez dutelako». Masta bat hutsik egongo da, «zapaldua den identitatearen ordezkari». Eraso matxisten kontra emakume kolektiboen «alboan» jartzea «ongi» egindako gauza bat dela uste du, «inolaz ere ez lidergoa hartzea». «Arazoa ez da Iruña edo San Ferminak, arazoa jai eredua eta jendartea da» esan du.

Audio_placeholder

Joseba Asiron: «Etsigarria da gertatutakoa, baina kudeaketa mailan irabazi egingo dugu»

Loading player...
014_7K_asiron
014_7K_asiron

Gai dezente jorratu ditugu Iruñeko alkatearekin. Izquierda-Ezkerra eta Aranzadiko zinegotziak udal gobernutik kanporatzean esan du, ezin dela gobernuaren baitan oposizioa egin eta hori da ulertu ez dutena. Legealdia amaitzeko urtea falta da eta oso garrantzitsua izango da Asironen irudikoz: «aldaketarako zinegotzi hauek oztopo izan dira eta pentsatu nahi dut kudeaketa arindu eta eraginkorragoa izango dela».

San Ferminez, udaleko kargua dela batetik eta adina bestetik, modu desberdin batean biziko ditu. Nabarmendu du herritik sortutako jaiak zirela eta izaera hori galarazten saiatu zela UPN. Ezaugarri hori berreskuratu eta herritarren esku erabakiak uzteko determinazioa dute, txupinazoa bera adibide.

Bihar udaletxeko balkoian ikurriña modu ofizialean ez da egongo, «mehatsu judizial garrantzitsua dela eta, eta bermerik ez dagoelako. Ikurriña beti egon da udaletxe plazan, batzutan mastan eta beste batzutan kalean. Bihar masta bat hutsik egongo da, «oraindik zapalduak diren identitateen ordezkari». «Ezin da sinistu oraindik pertsonak eta epaileak egotea banderak debekatu behar dituztela defendatzen dutenak».

«Emakumeen kolektiboen alboan jartzea izan da ongi egin dugun gauza bat, ez lidergoa hartzea. Arazoa ez doa iruñarekin, ez san ferminekin, baizik eta jai eredu eta jendartearekin. Iruñean kontzientzia eta sentsibilizazioa dago, erasoak salatzeko kultura eta horretaz harro gaude».

40 urte pasa dira German Rodriguez hil eta zauritu ugari eragin zituela poliziak. Beraiek udalera iritsi artean ezer ez egin izana ez dela zilegia iruditzen zaio Asironi eta biktimen alboan egotea beharrezkoa dela.

Iruñeko San Ferminak besteen baimenarekin munduko onenak direla baieztata, festa hobeak izateko beharrezkoa da identitate guztiak ordezkatuak izatea esan du. «Batez ere San Ferminak jai herrikoiak dira, denak protagonistak dira, beraz parte hartu eta disfrutatu».