«Errefuxiatu eta migranteei harrera on bat egiteak jendarte bezala aberasten gaitu»

Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidearekin solastu dugu gaur, Gakoa saioan. Aste honetan, Bilboko Udalarekin izan duten hika-mikaren inguruan aritu gara berarekin bereziki.

Audio_placeholder

«Errefuxiatu eta migranteei harrera on bat egiteak jendarte bezala aberasten gaitu»

Loading player...
Errefuxiatuak Bilbo
Errefuxiatuak Bilbo

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu duenez, Bilboko Udalak ez du nahikoa baliabiderik eskaintzen hirian dauden errefuxiatu eta migrante guztientzat. Kritika horien aurrean, Juan Mari Aburtu alkateak esan du Gurutze Gorria arduratzen ari dela errefuxiatuei lehen harrera egiteaz. Biilboko alkateak esan duenez, erakunde honek 48 lagunentzako lekua duen aterpea ireki zuen pasa den astean eta beste 40 lagunentzako lekua izango duen bigarren aterpe bat irekitzeko lanean ari direla gaineratu du.