Nerea Segura
Nereasegura
Fur-bola

Errusiako Mundiala hasiera eman du. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek 25 kilo lodituta bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen baitu; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako.

Loading player...
26/06/2018

Beraz, hiru hilabetetan, gutxi gorabehera, soberako 175.000 kaloria jan zituen helburua lortzeko, partidu bakarra ikustea. Dioenez, sasoian mantendu zen egunero igeri eginez. Baina bapateko pisu igoera ondorio larriak dakar, gaixotasun kronikoak bitarteko, askotan itzulezinak direnak. Sindrome metabolikoa, hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, apneak… ez dut uste haren ekintza gogoangarria zekartzana benetan zekienik, baina bere osasuna zaharberritzea pentsa dezala espero dut. Furfuriak noraino eraman diezazuke! —furbolaren bitxikeriak—. Egia esan, berriak jokoz kanpo utzi ninduen.

Futbolzalea bazara adi! Munduko txapelketa jarraitzeak zure osasuna kalte dezake eta kilotxo batzuk gizentzea eragitea, gehiago axola zaizula. Ondo pentsa ezazu. Lagunekin etxean edo tabernan batzen zarete. Patata minak eta garagardoa eskatuta daude. Partida hastera doa, jokalariak zelairatzen dira. Barruan daramazun entrenatzailea azaleratzen da; gosea ere bai. Afaritako pizza edo burgerra? Eta beste garagardo bat. Arbitroari erruarik ez bota. Pase eta pase bitartean oliba batzuk, eta… garagardoa, noski. Alboko sakea... zelako sarrera egin dion. Falta. Jokalariak aldaketa eskatzen du. Pipa batzuk, mesedez! Aurkako taldearen defentsa, sasoian da. Kornerra. Prest! Bota, erdiratu eta goool. Goool-goool-goool. Honek tragoa merezi du. ¡Viva Rusia! Oihuka genezake; ez da izango guarrindongadak faltagatik. Eskerrak partidua amaitu den. Nerbioak direla eta, estutasunagatik edo sabelkeriagatik, baina 2000 kaloria jan dituzu 90 minututan. Egia da iragarkiek jan eta edatera bultzatzen zaituztela —babesle-ofizialak aztertu besterik ez duzu: freskagarri tipikoa, garagardo famatua eta salduen burgerrak dira—; baina borondate ezak, hilabetean laupabost kilo hartzea dute emaitzat.

Euskal Selekzioaren hautatzaile berria nauzue —bai, ni neu izendatuta—, bertakoak aukeratzea bere oinarria duelako. Gure hasierako hamaikakoa argi izan: barazkiak eta frutak aurrelari; ale integralak, haziak, lekaleak eta fruitu lehorrak erdilari; jogurtak defentsan; arrautzak, arrainak eta oliba-olioa hegaleko; eta ura atezain. Haragiak aulkira bidaliko ditugu, noizbehinka parte izaten utziz; eta lesionatuen zerrenda luzeegia da: alkohola, litxarreriak… betikoak. Aurrekontu ona izanda, denboraldia biribildu dezakegu ekologikoak fitxatuz. Dena den, garrantzitsua da aldaketak egitea sasoi bakoitzean: neguan energetikoagoak hautatuz eta udan urtsuagoak. Ekipamenduaren koloreak, ortzadarrarenak. Eta funtsezkoa, elikadura egunero ondo entrenatzea. «Futbola horrela da, batzuetan irabazten da, beste batzuetan galtzen da eta beste batzuetan berdin-du».

INFOS ASSOCIÉES