[ERREPORTAIA] Zerbaitetarako behar bada ausardia, maitatzeko behar da. Gorrotatzeko aski da koldarkeria

Berriki hildako Joxean Artze poeta Usurbildarraren hitz horiekin eman dio amaiera Pili Kaltzadak 'Gizarte zibila sujetu aktibo' izenburupean eta Sarek antolatuta Bilbon egin den mahai-inguruari.

Audio_placeholder

[ERREPORTAIA] Zerbaitetarako behar bada ausardia, maitatzeko behar da. Gorrotatzeko aski da koldarkeria

Loading player...
Participantes en la conferencia convocada por Sare. (ARGAZKI PRESS)
Participantes en la conferencia convocada por Sare. (ARGAZKI PRESS)

Lau hizlarik hartu dute parte bertan. Joseba Azkarraga, Sareko bozeramaileak gatazkaren konponbideak gatazkaren ondorioak ere konpondu ebhar dituela azpimarratu du. Hor sartu ditu oraindik espetxeetan jarraitzen duten 300 preso politikoak, eta gertatutakoaren errelatoa norberari urratutako giza eskubideez gain, norberak urratu ahal zian dituenak ere aintzat hartuta eraiki behar dela azpimarratu du.

Anais Funosas, Bake Bideako kideak berriz Ipar Euskal Herrian azken hilabeteetan horren oparoa izan den esperientzia azaldu du. Gizarte zibila oso inplikatuta dagoela dio, eta armagabetzearekin zailena egin zutela zirudien arren, gerora ohartu direla errazena zela hori. Euskal herritarren esku ikusten du Funosasek Paris eta Madril konponbidera ekartzeko ardura.

David Fernandez, CUPeko kide eta diputatu ohiak berriz Katalunian gertatzen ari den guztiak gizarte zibilak izan duen garrantzia azpimarratu nahi zian du. Urriaren 1-eko erreferenduma mugarria izan dela azpimarratzeaz gain, 2009an Areyns de Munt herrian Katalunian egindako lehen independentzia erreferenduma gizarte zibilak antolatuta egin zela gogorarazi du. "Nork esan behar zien haiei handik urte batzuetara Kataluniako erakundeek autodeterminazio erreferendum bat antolatuko zutela?"

Kolonbiako esperientziari buruz jardun du berriz Mario Calixto, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarrak. Gogorarazi du egun oraindik 10.000 preso politiko dituztela Kolonbian, eta estatuak ahal duen guztia egiten duela gizarte zibilaren inplikazioa ekiditeko. Gogorarazi du oraindik ere FARC eta Gobernuak hitzartutakoaren %18 besterik ez duela bete Juan Manuel Santos presidentearen exekutiboak.