Eztizen Artola (Motxiladun ume ohia): "Zauria itxi arren, orbana ez da desagertzen"

Eztizen Artola Iturratek 13 urte zituenean utzi zion 'motxiladun umea' izateari, aitak askatasuna berreskuratu zuenean. Jaio zenetik eta aita kaleratu zuten arte izan zituen sentimendu eta oroitzapenez hitz egin digu Artolak. Bihar Bilbon izango den manifestazioa senideentzat energia 'txute' handi bat dela esan digu, eta haur motxiladunek 'orain' behar dituztela gurasoak alboan.

Audio_placeholder

Eztizen Artola (Motxiladun ume ohia): "Zauria itxi arren, orbana ez da desagertzen"

Loading player...
'Haur Motxiladunak' izeneko bideokliparen zati bat (@sare)
'Haur Motxiladunak' izeneko bideokliparen zati bat (@sare)
Kalegorrian saioan urrunketa politika zuzenean pairatzen duten senideengan jarri dugu fokua. Zehazki motxiladun umeak bezala ezagutzen ditugun haurrengan. Motxiladun umeak Aita-ama edo biak kartzelan zituzten haur-nerabeak dira. 18 urte arteko 113 haur-nerabe dira gaur egun: 93k aita kartzelan, 9k ama, 11k aita eta ama. Ezitzen Artola Iturraterekin izan gara gaur. Eztizenek 13 urte zituenean utzi zion motxiladun umea izateari.

Kontatu digu eguneroko detaileetan nabaritzen zuela aitaren falta. Sentimendu nahasiak zituen nagusi. Nerabezaroan ulertu zuen zergatik zegoen aita urrun, milaka kilometrotara gatibu. Esan digunez, etxean ama beti izan da zintzoa berarekin, beti kontatu dio egia. Txikia zenean eskolaz kanpoko jarduerei uko egin behar izaten zion, asteburutako ekimenak ezin zituelako egin, aita bisitatzera joaten zelako. Nagusiago zenean lagunekin ezin izaten zituen asteburuetako planak egin.

Bisitak alaiak zirela kontatu digu, baina etxera itzultzerakoan motxilaren zama nabaritzen zuela. Aipatu moduan, 13 urterekin utzi zion motxiladun umea izateari Eztizenek, baina motxila horrek, sakabanaketak zabaldu zion zauria itxi arren, orbaina ez dela desagertzen seukula esan digu, motxiladun haurrak ikusten dituenean zabaltzen zaio berriz ere zauria.