Nerea Segura
Mindful Eating

Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta). Teknika iraultzailea da, eta jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zeure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat da; ezta ere autolaguntza-metodo berria, baizik eta berezko itzulia. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “utzi hainbeste mastekatzeari”, “holako ume mizkinik!”, “jaten ez baduzu ez duzu postrerik izango”… bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira.

Loading player...
30/05/2017 12:45

Gaurko bizitza-erritmoak, garuna ehunka bizigarriren mende jartzen ditu. Etxera iritsi zara, ahituta, afaldu eta sofan eseritzen zara. Berehala “the walking dead” hasiko da, zortzigarren aldia? Ez, errepikatutako kapituluren bat izango da. Tartean, exudante freskagarri bat iragartzen dute, patata frijitu kurruskari batzuk... —ummm, patataaak— nor da zombie-a orain? Irudi estrategikoak proiektatzeak, begiengatik jatera daramakizu. Zinemara zoazenean krispeten usaina, sartu baino lehen, nabaritu al duzu? Ez da kasualitatea. Gure usaimen-jangalea haztatzen dute, eta iragaitzaz egarririk ez pasatzeko freskagarri bat erosiko duzu gainera. Edo beharbada, esperientzia berriak probatzea gustoko dituzu: zapore, testura eta packaging berriak —agita tu mundo—. Huts sentimentalak txokolate, izozkiekin… konpentsatzen saiatzea ohikoa da, hortaz gutxik libratzen dira. Azukreak eta koipeak, garuneko plazerreko kimikariak estimulatzen dituzte —atsegin unea ematen dute “ttak”— baina ez dituzte zauriarik sendatzen, mendekotasuna sortarazten dute. Hauek eta beste egoera anitz, geure burua okitzen dute eta asetasunaren seinaleak baliogabetzen dituzte.

Gose zara, sabelkeriarik duzu? Elikadura kontzienteak ez du bilatzen gose emozionala geldiaraztea, ezta zuk kontrolatzea; senak berreskuratzea nahi du, gose fisikoarekin (errealarekin) kontsekuente izan zaitezela. Klasetik, lanetik irteterakoan, non jaten duzu? Leku atsegina aukeratzea garrantzitsua da, lasaia eta deskonektatu ahal dezakezun tokia bilatu: betebeharrak eta premiazko zereginak alde batera utzi, ta jar zaitez mahaira. Baso bat ur edan. Platera (tupper-a) ondo aztertu: koloreak, usaina... Itxura ederra plater horrena! Baina argazkirik ez atera. Konektatzen bazara, deskonektatzen zara. Sakelakoa, tablet-a, ordenagailua edo telebista deskuidu nagusiak dira, pendiente dituzun zereginekin batera. Digestioa ahoan, listuarekin, hasten da. Hozkada txiki bakoitza gozatuzazu: bere zaporea, testura, tenperatura... Masteka ezazu “des-pa-cito”, 20-30 minutu eman gutxienez. Eta birrindutako elikagaiak irenstea saihestu, lehenago aseko zara-eta. Stop —Tuterakoentzako “SOTP”—. Zer nabaritzen duzu? Osotasunaren (desatsegina), estutasunaren edo erruduntasunaren sentsazioak saihestu behar dituzu. Jaten duzunean arreta jarri ezkero, beharrik gabe jatea saihestuko duzu: zer? zerbait osasungarria, noiz? jardueraren ondoren, nola? lagunartean, zenbat? ez gehiegirik ez gutxiegi, (helburua ez da dieta murriztailea egitea), zergatik? … —lasai pentsatu

Uda hurbil da. Zure munduak frustrazioaren kiratsa du, hainbeste sineste faltsuren ondoren, berriro ere berandu zoaz... Berandu, zertarako?, berandu, norentzako? Aldaketa osoa behar du izan. Mota honetako egoerak bideratzen hasi behar dituzu, zure osasuna zure bizimoduaren ondorioa delako. Ez ezazu garrantzitsuak diren punttuak ahantzi: ez dituzu miraririk behar, ohitura aldaketa baizik! Une honetan, egiten ari zarenaz kontzientea zara?, gose zara?

 

INFOS ASSOCIÉES