Nerea Segura
Piramidearen Erorialdia

Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENC osatuta) eta osasun sustapenerako balio du. Beraz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon beharko luke! Baina 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria, zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudiaz a parte, 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta” dator; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala!

Loading player...
28/04/2017

Etxabean bizimodu osasungarriko ardatzak: eguneko jarduera fisikoa, oreka emozionala (mindful eating), balantze energetikoa kontrolatu (kronobiologia), sukaldaritza-teknika osasungarriak eta ura beharrak.

Lehenengo solairuan gehien jan behar direnak, ale integralak. Behingoz, zehaztu dituzte; baina anoa jarduera fisikoaren arabera gomendatzen badute, ez du zentzurik oinarrian jartzea —gure gizartea, gehienetan, sedentarioa da-ta.

Bigarren solairuan kontraesana: lehenik, kontsumoa handitu beharko zenukeenak, fruta eta barazkiak; eta azkenik,  kontsumoa kontrolatu beharko zenukeena, oliba olioa —bereiziki, sedentarioa bazara

Hirugarren solairuan, proteina-anabasa: haragi txuriak, arrautz, fruitu lehor, arrain, egoskari; eta txandaka kontsumitzearen gomendioa. Serio?  Eta landare jatorriko elikagaiei lehentasuna ematearena? Aldamenean, erdi- edo gaingabetu-esnekiak. Gero D bitamina gehigarriak beharko ditugu!

Teilatupean aukerakoak direnak, noizbehinka eta neurriz kontsumitu behar direnak. Alde batetik, haragi-gorria, gurina…; bestetik, opilak eta litxarkeriak. Osasungarri jateko gidak, kaltegarriak diren elikagaiak barneratu behar ditu? Ez nator bat, eta polemikaren ardatz hasiera besterik ez da! Graduazio baxuko alkohola (hartzituta) azaltzen delako ere bai; helduentzako eta kaltegarria ez direnentzat —elikagaia ote?—. OMG! Hepatotoxikoa da, edonorrentzat. Nutrizio-gehigarriek amaiera ematen diote —aitu naute—; mantenugaiak elikagaiei kendu eta gero osagarrien beharra dugu.

Zentzua jarri diezaiogun eta mesedez, elikagaiak dituzten mantenugaiak aprobetxa ditzagun… Piramidearen erorialdia, nutrizionisten eta biztanleriaren eroaldia.

 

INFOS ASSOCIÉES