Gizarte zibilaren ordezkariek iragarri dute apilaren 8rako ETAren armagabetzea gauzatuko dutela

ETA apirilaren 8rako desarmatuko delairagarri dute gaur gizarte zibileko ordezkariek, Le Monde egunkariak aurreratu du albistea.  Operazioan gizarte zibileko ehunka lagunek hartuko dute parte, baita ordezkari politiko edo hautetsi ugarik ere.

Txetx Etcheverry, a su llegada a la estación de Baiona, tras ser puesto en libertad en diciembre pasado. El alcalde de Baiona acudió a recibirle. (Bob EDME)
Txetx Etcheverry, a su llegada a la estación de Baiona, tras ser puesto en libertad en diciembre pasado. El alcalde de Baiona acudió a recibirle. (Bob EDME)

GARA egunkarian Txex Etxeberrik gaur eskainitako elkarrizketan aurraratu du ETAren armagabetzea Frantziako hauteskundeen aurretik gauzatuko zela. Ondoren etorri da Le Monde egunakiaren albistea, beste iragarritako armagabetzeari data zehatza jarriz: apirilak 8.

Luhuson atxilotu zuten Txetx Etxeberrik Le Monde egunkariari iragarri dio apirilaren 8rako ETAren armagabetzea gauzatuko dutela. Desarmea oztoporik gabe gauzatu nahi dute «bakearen artisauek». Gaineratu dute bermeak nahi dituztela estatu frantziarrak armak era egokiak jaso ditzan, armak identifikatu ditzan, eta begirale inpartzialak nahi dituzte prozesua era egokian egiten dela bermatzeko.


Gobernu espainiarrak esan du ETAk bi gauza egin behar dituela: desarmatu eta desegin.  Iñigo Mendez de Vigo Espainiako gobernuko bozeramailearen adierazpenak.

Loading player...

 

Hego Euskal Herriko bi lehendakariek baikorki baloratu dute iragarpena, Iñigo Urkulluk esan du bere esku dagoen guztia egingo duela, Uxue Barkosek, berriz, konpromisoa dutela ETAren desarmea behin betikoa izan dadin.

Iñigo Urkullu lehendakaria

Loading player...

 

Uxue Barkos lehendakaria

Loading player...

 

Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakariak adierazi du bake prozesuarentzat momentu garratzitsua dela honakoa, eta hautetsiiek, ordezkari politikoek ezin diotela prozesuari uko egin. Etchegarayk baieztatu du bere ardura asumituko duela, nabarmenduz hautestiek elkartasuna adierazi behar diotela gizarte zibilari.

Arnaldo Otegi EHBilduko bozeramaileak prentsaurrekoa egin du goizean, eta deia estatuei  egin, ez dezaten desarmea oztopatu.

Arnaldo Otegi

Loading player...

Hemen duzue Arnaldo Otegiren hitzartze osoa ikusteko aukera.

Podemoseko Lander Martinezek dei egin dio Nafarroako Gobernuari, Jaurlaritzari, Madril eta Parisko Gobernuei.  Esan du Gobernuen erantzunkizuna dela prozesua erraztea, baita beraien artean laguntzea ere.

Loading player...

PSEko Idoia Mendia esan du alderdi sozialistaren nahia dela armagabetzea berme guztiekin aurrera eramatea.

Loading player...

Alfono Alonso popularrak esan du Espainiak Gobernuak ez duela ETArekin negoziatu, eta ez lukeela halakorik inoiz egingo.

Loading player...