Errepikak martxan Aiherrako kabalkadarako
2019/09/16

Aiherrako kabalkadarako errepika orokora irailaren 15ean egin zen herriko frontoian. Belzuntze elkartearen eskutik, aihertarrek gisako beren lehen ikusgarria presentatuko dute irailaren 22 eta 29an, 16:00etatik aitzina pilotalekuan. Egitarauan dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu bat sartu dituzte. Lehentasuna euskara eta euskal kulturari emanen diote.