Urtzi Errazkin|2018/06/30
Biktima potentzialak izateari utzi nahi diogu

Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Dispertsioak 30 urtez eragindako esperientzia ankerrek ez dute gure itxaropena hauspotzen, baina indarrean mantentzen den espetxe politika aldatzeko gehiengo politiko, sozial, sindikal eta instituzionalak duen borondatetik haratago, pauso berriak izango direlakoan gaude. Aldez aurretiko jarrera hobea antzematen dugu espainiar Gobernuaren partetik eta argi dugu gizarte zibilak egindako lana eta erakutsitako ardurari esker zabaldu dela orain arte PPko Gobernuak itxita mantendu duen bidea. Zoritxarrez, badira oraindik ere salbuespeneko politikak eta urrunketaren aldeko ahotsak.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2018/06/01
Mendeku politika

Astez aste adierazpenak, iritzi-artikuluak, erreportaiak... ikus eta entzuten ari gara. Denak euskal presoez, espetxe baldintzetaz edo dispertsio politikaren inguruan hitz egiten dute. Gobernu edo ministroetatik hasi eta komunikabideetaraino guk aspaldi aldarrikatu eta dioguna berresten dute:

Loading player...
Urtzi Errazkin|2018/05/04
Demokraziaren izenean ez

ETAk aurrez eragindako minaren aitortzaz aipu egiten duen komunikatuaren ostean, espetxe politikan inolako aldaketarik gertatuko ez zela komunikatu zuen presatuta EAEko gobernu delegatua den Javier de Andresek.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2018/04/04
Zailtasunen gainetik aurreruntz

Oraindik goizegi da frantziar Estatuaren xedeen inguruan iragarpenik egiteko: preso batzuk Mont-de-Marsan eta Lannemezango espetxeetara hurbilduak izan dira bai, baina oraindik presoen gehiengoa urrun eta dispertsatua jarraitzen du. Horren adibide eta erantzule, astelehenean bertan Goieaskotxearen senideek izandako kotxe istripua Frantzian. Larri gaixo den Ibon Fernandez Iradi espetxean mantentzen jarraitzen du.

Loading player...
Urtzi Errazkin |2018/03/09
Espetxe politika hiltzailea

1985 urtetik gaurdaino, hau da, 33 urtetan zehar, 19 euskal preso politiko hil dira espetxean. Azken lau urteetan zazpi eta horietatik hiru azken zortzi hilabete eskasean izan dira. Kartzeletan hil diren euskal preso politikoen tasa altuena, justuki, irtenbideak aurkitu behar ziren garaietan gertatu dira. Baina aterabide horiek ez dira iritsi.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2018/02/01
Dispertsioaren hegiak

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu urtarrilaren 13an Bilbon egon ziren pertsona guztiei. Baita egon nahi baina ezin izan zutenei. Beraietako bakoitzak, martxa jendetsu eta indartsuan,  euskal preso politikoen eskubideei eskainitako elkartasun, laguntza eta energiarengatik.  Hori da guretzat ere energia iturri handiena, hainbeste traben gainetik eta gobernuek edozein espektatiba isteko duten kemenaren aurrean, ibiltzen jarraitzeko eta aurrera begiratzeko behar dugun bultzada. Gure espektatibak berriz, irekiak jarraitzen dute, euskal gizartean konfiantza osoa jarriz, Gobernuek baino ardura eta kontzientzia handiagoa duela erakutsi baitu.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2018/01/08
Prest gaude, larunbatean denok Bilbora

2017. urtea, bisitatik bueltan zetozen eta istripu bat jasan zuten 2 senide ospitalean ingresatua daudela amaitzen dugu. Urteko 9. istripua izan da. 22 senide eta lagunei eragin diena, horien artean adin txikiko bat.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2017/12/12
Bakeruntz orain presoak

Konponbidearen bidean ibiltzea izan da Paris-eko manifestazioa. “Orain presoak” leloa baino askoz gehiago izan da mobilizazio hura; benetako bakea eta gatazkaren konponbidea lortzeko pauso erabakigarria emateko borondatearekin, milaka pauso eman genituen Parisen eta balorazio baikorra baino ezin dugu egin.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2017/11/02
Ibon hil ala biziko egoeran

Mendekuan eta gorrotoan oinarritzen den Espainiako espetxe politikaren arduradunek prest agertu dira gaixo dauden euskal preso politikoen egoera muturreraino eramateko eta horren adibide argia, Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak pairatzen ari duena. Hiru aste igaro dira Ibon Iparragirreren egoera muturrekoa dela jakin genuenetik. Joan zen irailean egindako azken analitikaren arabera, 20 defentsa baino ez dituela jakinarazten du. Pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 artean izaten ditu defentsak.

Loading player...
Urtzi Errazkin|2017/06/12
Benetan prest legoke euskal gizartea?

Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunek ezbehar larria sufritu zuten Ekainaren 3an, Teruelgo espetxetik itzultzean, Longares inguruan, Zaragozan. Bi lagunak zauriekin ospitaleratuak izan ziren, eta 24 orduz obserbazio arretan egon ondoren istripuaren inpaktu altuarengatik, etxera itzultzeko aukera izan zuten igandean. Aurtengo senide eta lagunen 6garren istripua izan da.

Loading player...
Orria 1/ 2