|2018/02/02
Quark: Afrikatik kanpo gizaki modernoen arrasto zaharrenak

Afrikatik kanpo gizaki modernoen arrasto zaharrenak aurkitu dituzte. Ekhialde hurbilean aurkitutako giza aztarna berri batzuek agerian jarri dute gizaki modernoak uste zena baino lehenago atera zirela Afrikatik. Izan ere, Israelen 177.000 eta 194.000 urte bitartean dituzten giza hortzak aurkitu dituzte. Orain arte uste zen gizaki modernoa duela 90.000 eta 120.000 urte artean atera zela lehen aldiz Afrikatik. Aurkikuntza honek, ia 80.000 urte aurreratzen du gizaki modernoaren irteera Afrikatik.

Loading player...
|2018/01/19
Quark: aste osorako botikak, pilula bakarrean

IHESaren kontrako tratamendua asten behin hartu ahal izateko, pilula eranginkor bat garatu dute. Egungo tratamendu erretrobiralak oso eraginkorrak dira, baina derrigor egunero-egunero hartzea eskatzen dute, eraginkor izango badira. Hainbat ikerketak erakutsi dute gaixoen % 30ek bakarrik hartzen duela behar bezala, eta birusak botikekiko erresistentziak garatzea eragin dezake horrek. Horren harira astean behingo pilula garatu nahian dabiltza Harvard Medical School-eko ingeniari biomedikoek, dagoeneko frogatu dute txerrietan eraginkorra dela. Xehetasun gehiago, Elhuyarreko Quark zientzia  saioan.

Loading player...
|2018/01/12
Quark: Galileo nabigazio sistema

Galileo, satelite bidezko nabigazio sistema bat da, GPSaren antzekoa, baina zibila eta europarra. Aurten 22 satelite izango ditugu, eta posible izango da Galileo sistema erabiltzea. Baina zertarako beste sistema bat GPS-a dugunean?

Loading player...
|2018/01/05
Quark: 2017ko aipagarrienak

Urtea hasteko, 2017ak emandakoari errepasoa egin dugu. Elhuyarren landutako nabarmenenak zein izan ziren aipatuko dugu, zientziak eman duenaren laburpentxoa.

Loading player...
|2017/12/29
Quark: zientzia eta teknologiarekiko interesa EAEn

EAEko biztanleek zientzia eta teknologiaren inguruan duten iritziari buruzko txostena argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak. Gazteak eta gizonezkoak dira interes handiena dutenak.

Loading player...
|2017/12/22
Quark: ze formakoa da lurra?

Entzun izan dugu lurra laua dela, zuzena ahal da? Onar dezagun lur lauaren ideia, eta disko baten gaineko biztanleak garela. Nolakoa izango litzateke gure inguruko guzia? Hemen Guillermo Roa eta bere taldeak emandako azalpena.

Loading player...
|2017/12/15
Zetazeoen Entzumena

Gizakiak eragindako itsaspeko zaratek ez diela zetazeoei uste bezainbeste eragiten azaldu dute Elhuyareko Quark saioan. Hain zuzen ere, ikerketa batek aurkitu du lau zetazeo-espezieetan, soinu bortitzak daudenean animalia gai dela belarriaren sentikortasuna mugatzeko.

Loading player...
|2017/12/01
Quark: espazioko zaborra garbitu

Elhuyarreko Quark saioan abian jarri den Active Debris Removal programa aipatu dute. Espazioan dauden zaborrak garbitzeko satelite bat hain zuzen ere.

Loading player...
|2017/11/24
Quark: Etorkizuna arriskuan jartzen ari gara

Elhuyareko Quark saioan 184 herrialdetako 15.000 zientzialarik baino gehiago sinatutako dokumentu bat argitaratu duela BioScience aldizkariak azpimarratu dute. Helburu argi batekin: gizateriari ohartaraztea gure jokabidearekin etorkizuna arriskuan jartzen ari garela.

Loading player...
|2017/11/17
Quark: Piramidea eta muoiak

Muoien detektagailuak erabilita, fisikariek ganbera ezezagun bat topatu dutela Gizako piramide handienean, Keops-en piramidean, azaldu dute Elhuyareko Quark saioan.

Loading player...
Orria 4/ 11