|2018/04/13
Quark: Galaxiaren erdiko zulo beltz txikiak

Gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan beste dozena bat zulo beltz aurkitu dituzte, Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan hain zuzen ere. Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek detektatu ditu.

Loading player...
|2018/04/06
Quark: Arkeologia eta egurra

Joseba Rios arkeologo taldeak egurrezko pieza bat aurkitu du Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan, Bizkaian. Segurua asko Neanderthalek erabilitako egurrezko tresna bat da eta aurkikuntza aipagarria da, oso arraroa da 90.000 urteko egurrak hainbeste denbora irautea. Europan beste bost egurrezko aztarna aurkitu dira, besterik ez.

Loading player...
|2018/03/30
Quark: Garagardoa lupulurik gabe

Lupulu zaporeko garagardoa egin dute lupulurik erabili gabe, garagardoa egiteko erabiltzen den legamia genetikoki eraldatuta. Lupulu-zaporea ematen duten bi molekula sortzen ditu eraldatutako legamiak. Garagardo egileentzat interesgarria izan liteke hau, lupulua garestia delako batetik eta bestetik, garagardoari ematen dion zaporea kontrolatzea ez delako erreza izaten.

Loading player...
|2018/03/23
Quark: Stephen Hawking

Stephen Hawking hil egin da. Martxoaren 14an hil egin zen, matematikariek Pi (π) eguna deitzen dioten egun berberean. Stephen Hawking ikono bat izan da zientzialarientzat eta bere gaixotasuna ezagututa ikono handiagoa. Zer utzi digu Stephen Hawkingek?

|2018/03/16
Quark: Neolito ondorengo migrazioak

Iberiar penintsulako neolito ondorengo migrazioen historia argitu dute. Historia aurreko 4000 urteko tartean izandako migrazio eta dieta aztertu diuzte datu arkeologikoak, genetikoak eta isotopikoak erabilita. Horrela berretsi dute penintsulara iritsi ziren neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak.

Loading player...
|2018/03/09
Quark: Antimateria Furgonetan

Antimateria furgoneta batean garraiatuko dute errepide batez, antiprotoi mordoa alegia. Antiprotoi batek beste protoi normal edo neutroi bat ikutzean desegiten dira. Harritzekoa da furgoneta bat protoi normalez eta nautroiez josita bait dago.

Loading player...
|2018/03/02
Quark: lehen izarren seinalea

Unibertsoaren hasierako hidrogenoaren seinalea detektatu dute, big bangetik 180.000.000 urtera hidrogeno atomoek utzitako seinalea da. Garai artarako izarrak sortzen hasiak ziren eta unibertsoa ustez baino askoz hotzagoa zela ere.

Loading player...
|2018/02/23
Quark: Grafenoa konektatu

Grafenoa, azken aldian materialen zientzian izan den iraultzaile handienetako bat da. Atomo bakar baten lodiera duen karbono xaflaz osatua dago, eroale ezin hobea, erresistentea eta ekoizten erraza da.

Loading player...
|2018/02/16
QUARK: Zahartzea eta minbizia

Adinarekin minbizi gehiago izatearen arrazoia inmunitate sistemaren zahartzean egon liteke. Adinarekin nabarmen handitzen da minbizia izateko arriskua mutazioak pilatzearen ondorioz zela uste zen orain arte. Orain, arrazoia bestelakoa izan daitekeela uste da, inmunitate sistemaren zahartzea.

Loading player...
|2018/02/09
Quark: Karramarro Berria

Espezie berri bat izango dugu gaukoan. 1990ean Alemaniako aquarioetan aurkitu zuten lehen aldiz eta inbaditzailea da. Karramarro-espezie partenogenetiko bat da eta emeak arrik gabe ugaltzeko gaitasuna lortu du. Dagoeneko Madagaskar irlara iritsi da hainbat espezie lurraldetik baztertuz.

Loading player...
Orria 3/ 11