Nerea Segura|2018/03/27
Txioka Kokorokooo

Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Oilo edo oilar?

Loading player...
Nerea Segura|2018/02/26
Smart Drinks, Gazte Energetikoak

Jarabe zaporea duten arren, urtero jarraitzaile sutsu gehiago dituzte. Nerabe eta gazteen % 68k egunero edaten ditu. Baina zer dira edari energetikoak? Freskagarri bizigarriak! Ura, karbohidratoak, kafeina, aminoazidoak, bitaminak eta, zenbaitetan, sendabelarren estraktuak dituzte. Horrela esanda, superfood dirudite. Baina, inondik ere ez.

Loading player...
Nerea Segura|2018/01/30
Zomorroak Mozorrotua

Inauteri garaia da, paganismoan sustraitutako jaia. Hego Euskal Herrian debekuak galzorian jarri zuen baina, urte batzuk maskaratuta ospatu ta gero, gure egunerarte iritsi da.

Loading player...
Nerea Segura|2017/12/21
Andrea edo Arantza

Jaio bezain laster etiketatzen gaituzte: pisua, altuera, neska —gurasoei zorionak!—. Zuri, aldiz, arrosa-koloreko bizitza egokitu zaizu: neskato-arropa (soinekoak, begiztak) eta -jostailuak (panpinak edo “andra-kilak”, etxeko-tresnak, printzesa jantziak). Nerabezaroan okerrera doa. Inork ez zizkigun pubertaroak ekarriko lizkigukeen aldaketak ondo azaldu: pubiseko biloak, titien handitzea, hilerokoa…

Loading player...