|2015/10/01
"Bixitxi marabilli re"

Aitzol Aramaio zenak maiz erabili ohi zuen esaldiari eta haren filosofiari tiraka antolatu dute hirugarren aldiz Marabilli jaialdia Ondarrun. Gaur hasi eta igandea bitarte gogoan izango dute zinemagile zena. Baina heriotza gogoratzearekin batera bizitza ere ospatuko dute Aramaiok gustoko zituen zinema, musika, argazkia eta bestelako sorkuntzak oinarri hartuta. Txomin Larrinagak eman dizkigu xehetasunak.   

Loading player...
|2015/09/30
60-70 hamarkadetako ye-ye euskalduna

Euskal kantugintza atalean hemendik aurrera bidaide izango dugun Carles Belda trikitilari katalandarrak hainbat perla ekarri dizkigu. 60 eta 70 hamarkadetako euskal ye-ye eta soul kantu eta single mordo bat ditu bilduta eta horietako hiru ekarri dizkigu gaurkoan: Argoitia neba-arreben "Bakartadea", Kontrapuntuak-en "La, la, la" eta Ameslariak taldearen "Baby nerea".

Loading player...
|2015/09/30
Euskal ekoizpenak ez daitezen anekdotan geratu

[TERTULIA] Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietarako Loreak pelikula hautatu duela eta euskal ekoizpenei begira jarri eta zenbait galdera jarri dizkiegu mahai gainean Zigor Etxeburua eta Ibai Etxezarragari: zer garrantzia du Loreaken izendapenak euskararentzat, euskal kulturarentzat eta Euskal Herriarentzat? Keinu politiko bat izan daiteke? Anekdotan geratzeko arriskua du?

Loading player...
|2015/09/30
Jon Garaño "Honaino iritsita dena emango dugu.  Historikoa da eta aukera ezin da galdu"

Loreak filmeko zuzendari Jon Garaño eta Itziar Ituño aktorea izan ditugu gaur Kalegorrian saioan. "Loteria erostea bezala da, uste duzu ez zaizula tokatuko, baina badaezpada ere, erosten duzu" egoera horretan zeuden Moriartikoak atzoko izendapena jakin aurretik. Orain, begiradaja AEBetan jarria dute, lan handia dago egiteko promozio aldetik, aurreratu digu dagoeneko,  komunikazio agentzien  proposamen ugari jaso dituztela. 

Loading player...
|2015/09/29
"Tristea da, baina  zinemagintza gizon mundua da. Emakumeek oso aukera gutxi ditugu"

Lara Izagirre zine zuzendariarekin elkartu da Erik Aznal kazetaria. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu berri du Izagirrek "Un otoño sin Berlin" bere lehendabiziko luzemetraia. Gaztea, emakumea eta euskalduna da Lara Izagirre, aitortu digu ez dela batere erraza zinean leku bat egitea. 

Loading player...
|2015/09/28
Urretik gutxi aurtengoak

Urrezko maskorra eta gainerako sariak banatuta amaitu da aurtengo Donostiako Zinemaldia. Aurrekoekin alderatuta kalitate baxuagoa izan duela aurtengoak diote adituek. Gaizka Izagirrek egin digu aurtengoaren balorazioa.

Loading player...
|2015/09/26
"Bi protagonistak dira filmaren zutabe sendoena"

"108 minutuko agur bat" edo "istorio umila, sinplea baina eraginkorra", eta "garrantzitsuena, sentimentaltasun errazean ez da erortzen" horiek Gaizka Izagirrek Cesc Gay katalanaren azken lanaren inguruan esandako loreak. Nabarmentzekoa ere,  Javier Cámara eta Ricardo Darín aktoreen lana "zoragarri" dio Izagirrek.  Urrezko Maskorra irabazteko aukera handia du Gaizka Izagirreren ustez "Truman" pelikulak. 

Loading player...
|2015/09/26
"Gaupasa bat egin ostean mezara joatea bezain dibertigarria"

"Gaupasa bat egin ostean mezara joatea bezain dibertigarria" horrela eman dio hasiera Gaizka Izagirrek Hou Hsiao-hsien filmaren kritikari. Motela, aspergarria. Gidoi aldrebesa, "eta ez gidoia bera korapilatsua delako, baizik eta pertsonaien jokabideak zentzugabeak direlako". Badu ere alde positiborik: estetika. 

Loading player...
|2015/09/26
Zertarako kontatu bi ordutan 90 minututan konta daitekena?

Kritika onak bildu ditu Sunset Song filmak. Ez dator bat Gaizka Izagirre. Luzeegia aukeran, melodramatikoegia iruditu zaio. Badu filmak zerbait nabarmengarria: Peter Mullan aktore eskoziarraren interpretazio bikaina, eta momentu batzuetan, argazkia. Orokorrean baina, aspergarria eta emozirik gabea iruditu zaio Sail Ofizialean lehiatu den filma. 

Loading player...
|2015/09/26
"Logura eta aspergarritasuna da sortu didan bakarra"

"Zer esan film honi buruz?" hala hasi du Gaizka Izagirrek kritika hau. Filmak handinahia duela dio, asko kontatu nahi, baina oso gutxi erakusten duela fimal. Ez emozirik, ez interesik...gure kolaboratzaileari ez zaio batere gustatu.  Zera aitortu digu, 81 minututan "20 aldiz begiratu dut ordularia". 

Loading player...
Orria 87/ 91