|2016/03/03 16:10
Itxaso Gutierrez-on

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Itxaso Gutierrez ON taldeko abeslari eta gitarra hurbildu zaigu estudiora. Jaunko Barik taldeko hastapenetatik gaur arteko ibilbidearen errepasoa egin dugu eta amaitzeko ON taldeak laister kaleratuko duen disko berriko kantu bat jo digu akustikoan. Gozatu!

Loading player...
|2016/03/03 16:10
“Bizirik nau, topera…” Gatibu

"Txarrari aurpegi ona jarriz” hala datoz beste behin ere Gatibuko lagunak Euritan dantzan disko berriarekin dantzarako gonbitea eginez. Durangoko azokan izandako arrakastaren ondoren zuzenekoetarako gogoz datoz, larunbatean joko dute Viana Rock-en. Mikel Caballero baxua eta Alex Sardui abeslaria etorri zaizkigu estudiora beraien lan berria aurkeztera.

Loading player...
|2016/03/03 16:10
Euskal Kultur Transmisioa: Etxepare Rap

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Oraingoan, Etxepare Rap egitasmoaz aritu gara. Imanol Epeldek saioa eskaintzeaz gainera, egitasmoaren inguruko gogoetak ere oparitu zizkien ikasleei eta Beñatek guri.

Loading player...
|2016/03/02 17:24
Astorroxa: Otegiren opera eta zakurren kozkak

Astorroxa umore tartean Giussepe Olaizzola opera kritikoa izan dugu gaur gurean. Armenian topatu dugu bere autokarabanarekin koilarerik gabeko zakur batek ia hozka egin dion unean. Otegiren opera egiteko proposamena egin digu eta Pucciniren La Boheme eta Buttenen Peter Grimes ere ekarri dizkigu.

Loading player...
|2016/03/01 17:17
Mad Grrrl Fest: Emakume, bollera eta transen jaialdia

Musika proposamenen tartean asteburu honetan Madrilen izango den Mad Grrrl Fest jaialdira begira jarri gaitu Leire Lopezek. Batik bat, punk eta rap taldeek joko dute bertan baina izango da bestelakorik ere. Jaialdian parte hartuko duten hainbat talde ekarri dizkigu: Chroma, Magmadam, La Furia edota Pottors ta Klito.

Loading player...
|2016/02/29 15:44
Joy Harjo, natibo amerikarren ekintzaile

Literatur proposamenetan Joy Harjo poeta, musikari eta ekintzailea ekarri digu Danele Sarriugartek. Natibo amerikarren kulturaren eta eskuibdeen defentsan lan eskerga egindakoa da Harjo, bere lanetan ikus daiteken bezala. Zenbait adibide ekarri dizkigu Sarriugartek.

Loading player...
|2016/02/26 15:07
"Diskoa jendearengana pasatzen den momentua da oraingoa, ederrena"

Zurre aurrekari penalak Anariren bosgarren diskoa barrutik ezagutzeko aukera izan dugu gaur Alberdirekin berarekin. Gustura agertu da momentuarekin eta egindako lanarekin "kantuei eskatzen niena ematera ailatu naiz" esanez. Kantuen letrez, publikoaz edota Angela Davisen bisitaz galdetu diogu.

Loading player...
|2016/02/24 18:32
 Juliette Alfonso eta Pauline Junquet

Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

|2016/02/23 15:07
Sexu aniztasuna pantailara

Gaur abiatu da Zinegoak gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia. 13. edizioa da aurtengoa eta eskaintza zabalarekin dator; otsailaren 29 bitarte 101 zinema ekitaldi eskainiko dituzte. Rose Troche zinemagileari Ohorezko Saria emanez abiatu dute.

Loading player...
|2016/02/22 17:10
"Borrokalaria izan naiz beti eta rapa niretzat tresna bat da"

Rap musika egiten du, emakumea da eta euskalduna. La Basu ezizenaren atzean Elena Caballero dago, Barakaldon jaioa 1983an. Duela 20 urte hasi zen rapa egiten eta honen jiran antolatuta du bizimodua. Aire es vida diskoa kaleratu zuen iaz, 800 kopia baino gehiago saldu ditu eta euskarazko diskoa prestatzen ari da orain.

Loading player...
Orria 54/ 70