Koldo Garcia|2018/06/21
Informazio genetikoa enkantean

Azken asteotan genetikarekin lotutako berri kezkagarri batzuk izan ditugu. Berri hauek pribatutasunaz eta gure informazio genetikoaren kudeaketaz hausnartzeko aukera ematen dute.

Loading player...
Koldo Garcia|2018/05/24
Behatuak eta behatzaileak

Zientziak badu neutrala eta objektiboa denaren kutsu bat. Baina usteak erdi ustel. Zientzia pertsonok egiten dugun heinean, gure aurreiritzi eta interpretazioen menpe dago ere. Adibide moduan genetika erabiliko dut.

Loading player...
Koldo Garcia|2018/04/26
Orain erosi, beranduago ordaindu

Eboluzioaz zehaztasunez mintzatzen ez direnek, edo beste gauza batzuk justifikatzeko erabiltzen dutenek, “onenaren lehia” dela diote. Egia esan baldintza konkretu batzuetara egokien moldatzen direnak hautatzen dira eta ez du zertan, halabeharrez, onena izan behar. Bestela, “onenaren lehia” bada, zergatik agertzen dira hainbeste gaixotasun larri zahartzaroan? Ordura arte bizirik jarraitu badute ez ziren, bada, “onenak”?

Loading player...
Koldo Garcia|2018/03/22
Botikak geneen neurrira

Askori noizbait gertatu izan zaigu: medikura joan, tratamendu bat jarri, estandarra izan ohi dena, eta itzuli behar izatea funtzionatzen ez duelako. Orduan dosia aldatzen digu edo botikaz aldatu eraginkorra den tratamendu bat aurkitu arte. Egia esan ez dirudi oso zientifikoa tratamendu ezberdinak saiatzen joatea egokia den bat aurkitu arte. Eta zer esanik ez gaixo moduan galtzen dugun denbora, osatzea luzatzeak sortzen digun frustrazioa eta mesfidantza ere, zergatik ez zigun bada hasieratik pilula hori dosi horretan eman?

Loading player...
Koldo Garcia|2018/02/22
Geneei zukua ateratzen

Goizero gosaltzeko zukua hartzen dut. Oraindik lokartuta nagoela hiru laranja hartzen ditut, zatitu eta zukugailutik pasatzen ditut. Lokartuegi laranja horien genetikari buruz pentsatzeko. Baina ikerketa berri batek zitrikoen genetika aztertuta beren eboluzioan sakondu dute.

Loading player...
Koldo Garcia|2018/01/25
2018ra begira

Urte hasieran urteak eman dezakeenaren aurreikuspenak egiten dira. Talaiatik honetan genetikarekin ere egin ohi dugu eta aurten ez da ezberdina izango. Nature aldizkari ahaltsuak, urtero bezala, aurten zientzian espero ditzakegun berrien zerrenda egin du. Bertan genetikarekin lotutako 3 aurreikuspen egin ditu.

Loading player...
Koldo Garcia|2017/11/22
Zientzia xumearen garrantzia

Zientziaz hitz egin ohi dugunean aurkikuntza handi eta ikerketa berritzaileenak jorratzen ditugu. Ikuskizunaren eta orainaren gizartean informazioa horrelakoa izatera ohitu baikara. Baina bada ere zientzia xume bat, txikitxoa, asmo handirik ez duena, jakin-mina asetzeko besterik egiten ez dena.

Loading player...
Koldo Garcia|2017/06/16

Azken egunotan entzungo zenituzten gizakion eboluzioari buruzko hainbat berri baina, nori axola zaio hori hain  maitagarriak diren elefanteen eboluzioari buruz hitz egin  badezakegu?

Loading player...
Koldo Garcia|2017/05/19

Iruzurra ari duen garai batean bizi gara. Egunero, arlo ezberdinetan,  iruzurrak, lapurretak eta jauntxokeriak ikusten ditugu. Batzuetan  epaitzen dituzte, bai, baina inpunitatearen mamua beti dago hor.  Zientzian, tamalez, iruzurra gertatzen da ere baina, zorionez, behin  harrapatuta heriotza zientifikoa dakar.

Loading player...
Koldo Garcia|2017/04/18

Betidanik entzun dugu euskaldunok genetikoki ezberdinak garela. Isolamendu prozesu baten ondorioz gainontzeko Europako populaziotatik aldenduta agertu ohi baikara. Baina ez gara munduan gauden arraro bakarrak.

Loading player...
Orria 1/ 3