|2016/02/05
Bihar 9:00etan: Nicholas Comfort eta Montéclair konpositore ezezagunen obrak Klasikoak irratsaioan

Maite Idirinen eskutik, ondorengo konpositoreak entzunen ditugu; Andres Isasi bizkaitarraren seaska kantua, pianoan eta flautan interpretaturik. Ondoren, Frédéric Chopin, Robert Schuman, Giuseppe Verdi, Richard Strauss, Enrique Granados, Nicholas Comfort eta Montéclair konpositore ezezagunak. Bukatzeko, "Les Nuits Avec Mon Ennemi" filmaren soinu banda.

|2016/01/30
Maurice Ravel lapurtarraren Boléro kantua, Bach, Purcell, Vivaldi, Pergolesi, Verdi eta Moussorgski

Maite Idirin sopranoaren eskutik, besteak beste, Maurice Ravel konpositore lapurtarrak 1928an sortutako "Boléro" lana entzun dugu. Euskal musikari eskeinitako tarte honetaz gain, jatorri eta garai ezberdinetako konpositore ospetsuen lanak entzuteko aukera ere izan dugu: Johann Sebastian Bach-en Brandenburgoko Kontzertuko "Allegro", Henry Purcell-en "Indiako Erregina", Vivaldiren "Udazkena", eta Pergolesi, Verdi edo Moussorgski-ren beste lan batzuk... Amaitzeko, zinemako musikaren tartean, 'Kramer contra Kramer' filmaren soinu bandan erabilitako Vivaldiren lana entzun dugu.

Loading player...
|2016/01/29
Bihar 9:00etan: Maurice Ravel lapurtarraren lana eta beste doinu klasikoak. Aurrerapena.

Maite Idirin sopranoaren eskutik, besteak beste, Maurice Ravel konpositore lapurtarraren lan bat entzungo dugu. Honetaz gain, jatorri eta garai ezberdinetako konpositore ospetsuen lanak entzuteko aukera ere izan dugu.

|2016/01/16
Negu giroa alaitzeko, besteak beste Pablo  Sarasateren Jota Navarra kantua entzungai.

Maite Idirin sopranoaren eskutik; Johannes Brahms, Gioacchino Rossini, Maria Callas, Mozart eta Maurice Ravel konpositoreen obrak entzun ditugu. Bukatzeko, astero bezala, zinemari tartea egin dio, gaurkoan Harry Potter filmako soinu banda entzuteko parada izan dugu.

Loading player...
|2015/12/28
Aita Madinaren konposizio batekin eman dio hasiera irratsaioari Maite Idirinek

Urte honetako azken Klasikoak irratsaioan hauek izan ditugu entzungai: Vivaldiren "Negua", Johann Sebastian Bach, Gounod-en "Ave Maria" Françoise Pollet sopranoak kantatua, Pachelbel-en "Canon", Mozart-en "Gaueko erregina", eta askoz gehiago...

Loading player...
|2015/12/19
Aita Donostiako sorkuntzak Klasikoak saioan besteak beste

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Haendel, De Bussy edota Chopin konpositoreen obrak entzun ditugu.

Loading player...
|2015/12/05
Juan Francés de Iribarren euskal herrian sortu zen konpositorearen obra batek hasiera eman dio Klasikoak irratsaioari

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Joaquin Rodrigo, Gleen Miller, George Friedrich Haendel konpositoreen obrak entzun ditugu.

Loading player...
|2015/12/04
Bihar 9:00etan: Juan Francés de Iribarren euskal herrian sortu zen konpositorearen obra batek hasiera emanen dio Klasikoak irratsaioari

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Joaquin Rodrigo, Gleen Miller, George Friedrich Haendel konpositoreen obrak entzunen ditugu. Bukatzeko zinemara begira jarriko gara, 1946. urtera gibelera egin eta Fred Astairee & Gene Kellyk interpretatutako komedia musikal bat entzunen dugu.

|2015/11/28
Klasikoak irratsaioa

Maite Idirin sonpranoaren eskutik Klasikoak saioan hainbat dira entzun ditugun obrak. Astero egin egin bezala, euskal musikari batekin ematen diogu hasiera saioari. Saio honetan XX. mendeko Valentin Zubiaurre euskal konpositorea ezagutu dugu.

Loading player...
|2015/11/21
Klasikoak irratsaioa

Maite Idirin sonpranoaren eskutik Klasikoak saioan hainbat dira entzun ditugun obrak. Astero egin egin bezala, euskal musikari batekin ematen diogu hasiera saioari. Saio honetan XX. mendeko Pablo Sorozábal Mariezkurrena euskal konpositorea ezagutu dugu.

Loading player...
Orria 3/ 4