|2016/02/01
"Es triste que en el 2016 sea la primera deportista transexual en practicar un deporte olímpico".
Antía Fernandez se ha convertido en la primera deportista transexual que ha debutado de manera oficial en un deporte olímpico. Lo hizo con el Calasancias en la segunda división gallega de voleibol.

 

Loading player...
|2016/01/25
Nuria Amezcua: "Gogorra da taekwondoa bigarren plano batean uztea nazioarteko txapelketetan parte hartzen ari zarenean"

Gaurko saioan Nuria Amezcua arabarra elkarrizketatu dugu. Amezcua hiru urtez egon zen Madrilgo errendimendu altuko zentruan taekwondoa praktikatzen beka bati esker.

Loading player...
|2016/01/18
Irantzu Garcia: "Hasieran arraroa zen anaiarekin bikotea osatzea baina gauzak lasai hartzen eta elkarrekin lehiatzen ikasi dugu"

Gaurko saioan Irantzu Garcia Curling-eko jokalariak bere anaia Gontzalekin batera irabazi berri duen Espainiako txapelketa mistoaren berri eman digu.

Loading player...
|2016/01/11
Iraia Iturregi: "Oraindik asko geratzen da baina horrela jarraituz gero liga irabazteko aukerak izango ditugu".

Gaurko Kirol Leihoan Athleticek Atletico Madrilen aurka lorturiko garaipena eta bere lidertzaren sendotzea aztertu ditugu Iraia Iturregi taldeko kapitainarekin.

Loading player...
|2015/12/21
Pau Ribes: "Bidea egiten ari gara baina hasieran begirada txarrak eta homosexual moduan sailkatzen ninduten komentarioak jasan behar izan nituen".

Gaurko Kirol Leihoan lehenbizikoz (salbuespen moduan) gizonezko kirolari bat elkarrizketatu dugu. Protagonista igeriketa sinkronizatuan diharduen Pau Ribes kataluniarra izan da. Helburua, kirolak sexurik ez duela erakustea. Izan ere, Pauk aurreiritzien aurka borrokatu behar izan du urteetan zehar jende askok emakumezkoen kirol moduan ikusi duena praktikatzeagatik.

Loading player...
|2015/12/14
Naxari Altuna: "Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako".


Gaurko saioan Naxari Altuna ETBko kazetariarekin aztertu dugu Oiartzun eta Athleticen arteko derbia. Halaber, euskal taldeen osasuna ere baloratu dugu berarekin.
Bestalde, partida zuzenean ikusi zuen Jon Maia bertsolariak bere ikuspuntua eman digu eta gainera bertso dotore bat oparitu digu.
Ane Bergararekin (Bartzelona) Realaren aurka jokatu zuten partida xehetu dugu eta Bartzelonan egin dituen lehen hilabeteen berri ere eman digu.

Loading player...
|2015/11/30
Garbiñe Etxeberria: "Lehen aldiz hasi dugu liga hain ondo, baina ez da ezustekoa izan horretarako lan egin dugu eta"

Gaurko saioan Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen futbol taldeko kirol teknikaria elkarrizketatu dugu. Berarekin taldeak burutu duen liga hasiera ikusgarria, iragan denboralditik aurtengora taldeak izandako aldaketak eta hurrengo astean Athletcen aurka jokatu duten derbia aztertu ditugu.

Loading player...
|2015/11/23
Alhambra Nievas: "El arbitraje como el deporte es para personas no para sexos".

Gaurko saioan Alhambra Nievas errugbiko epailea elkarrizketatu dugu. Errugbiko Nazioarteko Federazioak munduko 3 epaile onenen artean hautatu zuen Nievas duela gutxi Nigel Owens eta Jerome Garcesekin batera.

Loading player...
|2015/11/16
Kirol Leihoa: Zer egin  emakume kirolariek hedabideetan  tarte handiagoa zateko?

Gaurko saioan Paloma del Rio TVE-ko kazetaria elkarrizketatu dugu. Berarekin emakumeek kirol erredakzioetan burutu duten bidea eta alor horretan leku bat egiteko pairatu behar izan dutena errepasatu dugu. Halaber,emakumezkoen kirolaren gainean duen iritzia ere eman digu.

Loading player...
|2015/11/09
"Txinan emakumezkoen futbolak gizonezkoenak baino oihartzun handiagoa du".

Gaurko saioan Tianqi Zhang kazetari txinatarra elkarrizketatu dugu. Tianqik Bartzelona futbol taldearen gaineko informazioa lantzen du Txinako QQ hedabidearentzat. Bere ibilbidea, Bartzelonan egiten dituen lanak eta Txinan emakumezkoen kirolak duen egoera izan ditugu hizpide berarekin.

Loading player...
Orria 3/ 4