|2018/11/14
MoWax disketxeari eskeiniko diogu irratsaio hau

Aste honetan, MoWax disketxeari eskeini diogu iratsaio hau, james lavelle-ek sorturiko zigilua izan zen MoWax, Jazza, Hip Hopa, Breaka, Trip Hopa, Elektrónica, bezalako filosofiari eutsiaz sorturiko proiektu grarrantsitzua izan zen 90. hamarkadan. Daddy Jeffen eskutik, honako artistak entzuteko aukeran izan gara sesio modura: Dj shadow, Roni Size, DJ Krust, Attica Blues, Dillinja,Dr. Octagon, DJ Krush, The Prunes, Attica Blues, DJ Solo, Rob D, Unkle, Andrea Parker, La Funk Mob, Beastie Boys,  Stereo MC’s, Money Mark, La Funk Mob, DJ Solo, Rob D, Unkle, Andrea Parker, etab...

Mila esker belarria jartzeagatik.

Loading player...
|2018/11/13
Bikote haustura batean haur edo nerabeekin kontuan hartu beharrekoa

Familia batasuna apurtzen denean, haur eta nerabeen galera ikuspegitik lanketa nola egin zertzeladak eman ditu Aingeru Oiartzabal psikologoak. Honek sortzen dituen arriskuak, zereginak eta gabezien konpentsaketa.

Loading player...
|2018/11/13
[Tertulia] «Estatuek migranteekiko duten jarrera ikusirik, itxaropena herritarrengan»

Bizi hobeagoaren bila Europara datozen lagunei Estatuek «erantzunik ematen ez dietenez», «itxaropena herritarrengan» dagoela nabarmendu dute tertulian Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrenak. Xarlo Etxezaharretak aterpeturik zituen bi lagunak atzeman izanak, edota larruazalaren arabera egiten diren sarekadak salatu dituzte. Euskaldunok historikoki behar izan dugun bakoitzean etxeko ateetako zabalik izan ditugula oroitarazi dute.

Loading player...
|2018/11/13
[TERTULIA] Dispersión, violencia sexista, CGPJ e inmatriculaciones

Hoy hemos reflexionado sobre cuatro cuestiones diferentes con los tertulianos Laura Mintegi y Jose Luis Uriz. Hemos comenzado con los dos accidentes que ha provocado la dispersión el pasado fin de semana. Hemos seguido con la agresión que sufrieron ayer una mujer y su hijo de manos de la pareja de ella. El día de hoy pedía también una valoración sobre Manuel Marchena que presidirá el Consejo General del Poder Judicial. Y para acabar, las inmatriculaciones de la Iglesia.

Loading player...
|2018/11/13
23:00etan: MoWax disketxeari eskeiniko diogu irratsaio hau

Aste honetan, MoWax disketxeari eskeiniko diogu iratsaio hau, james lavelle-ek sorturiko zigilua izan zen MoWax, Jazza, Hip Hopa, Breaka, Trip Hopa, Elektrónica, bezalako filosofiari eutsiaz sorturiko proiektu grarrantsitzua izan zen 90. hamarkadan. Daddy Jeffen eskutik, honako artistak entzuteko aukeran izango gara sesio modura: Dj shadow, Roni Size, DJ Krust, Attica Blues, Dillinja,Dr. Octagon, DJ Krush, The Prunes, Attica Blues, DJ Solo, Rob D, Unkle, Andrea Parker, La Funk Mob, Beastie Boys,  Stereo MC’s, Money Mark, La Funk Mob, DJ Solo, Rob D, Unkle, Andrea Parker, etab...

Mila esker belarria jartzeagatik.

|2018/11/13
Xarlo Etxezaharreta (bi migratzaile ditu etxean): «Familian ikasia dugu, 7 ginen mahaian eta baziren beti 8 platera»

Igande arratsaldean Mamadou eta Alassane gazte migratzaileak atxilotu zituen Frantziako poliziak Hazparnen. 8 orduren buruan utzi zituzten aske baina 45 eguneko epean Estatu frantziarra uzteko aginduarekin. Kasi urte bete daramate Hazparne aldean, uztailetik Xarlo Etxezaharretaren etxean bizi dira. Azkar integratu dira herrian. Batak herriko futbol taldean jokatzen du, bestea euskaltegian dabil, eta biak ere frantsesa ikasten ari dira.

Loading player...
|2018/11/13
Artisauen teknika azpimarratuko du Burdinola heavy metal irratsaioak

Quebeceko Beyond Creation taldearen "Algorythm" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Skalmold, Psycroptic, Gaerea eta Ultra-Violence banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Arduis taldearen "La Espera" diskoa nabarmendu dute, LionHead, Etorkizun Beltza eta Childrain banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...
|2018/11/12
[ADELANTO] La Memoria nos acerca a la represión que sufren los activistas políticos en Colombia

En el programa La Memoria Martxelo Alvarez entrevista esta noche, a partir de las 22.00, a la colombiana Aracely León, madre del joven estudiante Mateo Gutierrez, quien ha permanecido 20 meses en prisión acusado de «terrorismo». Junto a conocer el caso de Mateo León explicará también la represión que sufren los sectores populares y activistas que luchan por una verdadera democracia en Colombia. Alvarez también pondrá el foco en el conflicto de la Cruz de Olarizu.

Loading player...
|2018/11/12
Gasen isurketa gutxitzea ez da nahikoa: elikadura aldatu beharra dago

Zientzia Kaierako Uxune Martinezek bi kontu aipatu ditu. Batetik, oraingoz munduan katalogatu den armiarma belarjalearen berri, Bagheera kiplingi. Bestetik, zientzialari talde batek ezinbestean gasen isurketa gelditzeko munduko populazioaren dietak aldatu behar duela, dieta 'flexitarianora' jauzi egin, haragi gutxiago eta bertako barazki eta lekale gehiago kontsumitzearen beharra.

Loading player...
|2018/11/12
Nola funtzionatzen du ordulari biologikoak

Gure gorputzak dituen ordularietako bat da kronobiologia. Erlojuari begiratu eta erritmo ezberdinak ditu gure gorputzak. Bi zatitan banatzen du eguna: goiza eta gaua. Goiza goizeko 5 edo 6tatik arratsaldeko 17ak edo 18ak arte eta gaua gainontzekoa. Goizean gorputzak askatzen dituen hormona ezberdinak direla eta elikagai energetikoagoak behar ditu gorputzak, gauean berriz karbohidrato eta grasa gutxiago eta proteina on gehiago. Horrek zer suposatzen duen eta erlojuaren kontra aritzeak dakartzan arazoez mintzatu da Nerea Segura nutrizionista.

Loading player...
Orria 22/ 755