|2018/08/31 13:06
Suaren Bila: Bi urte luze Hego-Ameriketan zehar bizikletaz bidaiatzen

Gaur, Karelean, gure ipar-orratza Ameriketara begira jarri dugu. Bidaia ordea, ez dugu bakarrik egin. Bikote baten laguntza izan dugu horretarako; Maria Mungia del Pozo donostiarra eta Unai Altuna Etxeberria lasartearra izan dira gure bidai-kideak. Eta ez ditugu kasualitatez hautatu. Asko dakite bidaiatzeaz. Pentsa, 2015ko irailean euren bizikletak eta motxilak hartu eta Hego-Amerikara joan ziren.

Loading player...
|2018/08/31 13:03
Badator Harrikada Festibalaren lehen edizioa. Musika elektronikoa, jaialdi  ez-komertzial eta auto-kudeatuan

Doinu eta erritmo elektronikoek Arabako herrixka bat blaituko dute iraileko bigarren asteburuan. Irailaren 7, 8 eta 9an, lehendabizikoz, Harrikada Festibala ospatuko dute Arabako Ozaeta herriko Garaion Sorgingunean.

Loading player...
|2018/08/31 13:00
LEOK'K taldea: 50 urte euskarazko rock musika egiten

Zestoako Leok'k musika taldeak mende erdia bete du aurten eta 50 urteko ibilbidea ospatzeko 'Infinituari segika' izeneko hirugarren diskoa kaleratu du. Gainera, 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, asteburun honetan zehar Rock Astea ospatuko dute Zestoan, Leok’k-ek antolatuta. Besteak beste, bihar, gaurko 23:00etan hasita kontzertua eskainiko du Leok'k taldeak.

Loading player...
|2018/08/30 12:54
Estresaren eragina jokabide depresiboetan eta garunaren aktibitatean

Gaurkoan ikerlari gazte baten lana ekarri nahi izan dugu Karelean saiora. Zehazki, Olatz Goñi Balentziagak "Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina" deituriko ikerketa lana egin du eta horren inguruan aritu gara berarekin.

Loading player...
|2018/08/30 12:39
Ortorexia: elikagai osasuntsuen kontsumo obsesiboa

Elikadura eta osasuna hizpide hartu ditugu gaurkoan ere, Karelean saioan, Nerea Segura dietista eta nutrizionistarekin. Zehazki, duela urte gutxi lehendabizikoz diagnostikatu zen ortorexiaz aritu da Segura.

Loading player...
|2018/08/30 12:37
Zarauzko Hiruerreketa-ko urarekin egindako garagardoa

Ostegunero bezala, Karelean saioan, garagardoaz hitz egin dugu Oihan Larrañaga eta Jason Gutierrez artisau garagardo ekoizleekin. Gaurkoa baina, berezia izan da; Zarautzen ekoizten duten garagardoa ekarri digute dastatzeko eta egia esan, plazer hutsa izan da.

Loading player...
|2018/08/30 12:35
Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu): «Euskal presoak gerturatzeko politika irmorik ez du PSOEko gobernuak»

Fernando Grande Marlaskak, atzo, euskal presoen harira esandakoak baloratu ditu Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak, Karelean saioan. Bere hitzetan, «euskal presoak gerturatzeko politika irmo baten aldeko hauturik ez du egin PSOEren gobernuak oraingoz. Kontraesan etengabean erortzen ari da: legea beteko badu, lehen urratsa presoak euskal herriratzea izan beharko litzateke, baldintzarik gabe».

Loading player...
|2018/08/30 12:32
Bertizko Parke Naturala: oihanaren erabilera eta kontserbazioa bateragarri den parajea

Oieregitik eta Oronoz-Mugairetik iritsi gaitezke 2 mila hektarea dituen Bertizko Parke Naturalera. Bertiztar familia noble baten jabetzako izan zen XIX mendera arte. Orduan, Pedo Ziga eta Doroeta Fernandez bikote aberatsek erosi eta giza jarduera guztiak atera zituzten ingurutik.

Loading player...
|2018/08/29 13:11
«Errefuxiatu palestinarren indarra eta esperantza ekarri dugu bueltan Euskal Herrira»

Asteazkero bezala Karelean, Askapenaren brigadak hartu behar ditugu hizpide. Gaur ordea, modu berezian egin dugu eta horretarako Ekialde Hurbiletik itzuli berri diren bi brigadista gonbidatu ditugu gurera.

Loading player...
|2018/08/29 13:08
«Migranteek eta errefuxiatuek ez dute behar bezalako harreta jasotzen euskal erakundeen aldetik»

Irungo Harrera sareak salatu duenez, pasa den igandean bost emakume, horietako bat haurdun, eta ume bat kalean lo egitera behartu zituzten Irunen, trantsitoan dauden pertsonentzako aterperako sarrera ukatu ostean. Gipuzkoako herrian asteak daramatzate herritarrak antolatzen, trantsitoa dauden pertsonei laguntzeko.

Loading player...
Orria 1/ 34