Xabi Aizpurua izena akaso ezaguna egingo zaizue zuetako askori. Dela urte batzuk, egunero-egunero, egiten zuen Xabi Aizpuruak Anfora saioa, hemen, info7 irratian. Gaur irratira etorri da berriz, Soziolinguistika Klusterraren "Hausnartu" saria jaso berri du, "Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu, udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia" lanarengatik.
Irakurriena