|2016/09/06
"Nafarroako gobernuaren apustua polizia gehiago eta suhiltzaile gutxiago da"

Abuztu amaieran sute larri batek kalte handiak eragin zituen Nafarroa aldean. Zehazki, 4000 hektarea inguru kiskali zituen suak Tafalla aldean eta azken urteetan herrialdean izan den suterik larriena izan zen. Suteak baina, kalte materialez gain eztabaida ere piztu du Nafarroan. Nahikoa baliabide al du Nafar gobernuak horrelako ezustekoei aurre egiteko? Nahikoa balaibide al dituzte suhiltzaileek? Ba al dute murrizketek eraginik suhiltzaileen lanean? Zein paper izan behar lukete militarrek larrieldien kudeaketan?

Loading player...
|2016/09/05
"Langileen eskubideen aurka ari da beste behin Eusko Jaurlaritza"

ELAk ezohiko Nazio Kontseilua egin du gaur. Pasaden uztailaren 21ean CCOO, UGT eta Confebaskek hitzarmen kolektiboaren gainean akordioa egin zuten "Eusko Jaurlaritzaren babespean". Hala salatu du ELAko komunikazio arduradun Iban Jimenezek.

Loading player...
|2016/09/05
Normaltasunez eta euskaraz haurreskolan

Ikasturte honek lorpen bat ekarri du Iruñean, gaztelaniazkoak izatetik euskarazkoak izatera igaro dira Arrosadia eta Donibaneko haurreskolak. Gora beheratsua izan da prozesua, udalak hartutako erabakiari salaketa jarri eta behin behinean eten ostean. Baina debekuak igarota gurasoak, haurrak eta hezitzaileak gustura. Halere, hizkuntzaren desorekak jarraitzen duela gogorarazi digute gurasoek.

Loading player...
|2016/09/02
Errauskailuaren aurrean Abuztock "errebolta baketsua"

Sorreratik aldarrikatu du GuraSOS elkarteak herritarrek erraustegiaren gaineko eztabaidan parte hartu behar dutela. Joxe Mari Izetak "demokraziaren, eztabaidaren eta adostasunaren" aldeko jailaia izango dela Abuztock azaldu digu. Igande honetan ospatuko da Donostiako Kristinaenean.

Loading player...
|2016/09/02
"Hormak ixilarazi nahi ditu Zumaiako udalak"

Zumaian hilabeteak dira kaleko pankarta, kartel edota muralak ezabatzen hasi zela udala. "Kalea guztiona da" ekimeneko Peiok azaldu digunez, "alkateak inorekin konpartitu gabe inposatu du debekua". Udalak nahi duen "garbitasun ordenantza" onartu gabe hasi dira debekua ezartzen. Eragile askoren babesa jaso dute "kalea guztiona da" ekimeneko kideek.

Loading player...
|2016/08/31
Galipota Burgostik Albaolara

XVI.mendeko San Juan baleontziaren erreplika garaian erabiltzen zuten materialarekin ari dira eraikitzen. Burgosen egiten dute galipota modu tradizionalean, eta Cabaña Real de Carreteros elkartearekin galipota gurdi bidez ekarriko dute Pasai San Pedrora. Enara Novillo Albaolako kidearekin izan gara eta Burgostik abiatu duten 18 eguneko ibilbideari buruz galdetu diogu.

Loading player...
|2016/08/29
Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoa

Sustrai Erakuntza Fundazioa Barkosen gobernuak egindako Nafarroako Plan Energetikoaren zirriborroari buruz arituko dira larunbatean Iruñean egingo duten jardunaldian. Martin Zelaiak esan digunez "badaude puntu positiboak, ekimen batzuk indartu edota geratu dituzte baina beste batzuekin aurrera jarraitzen dute".

Loading player...
|2016/08/29
Zentsura H28 aldizkari saretirikoari

Nafarroako Kimiki Azokak eskatutako 14 lanetatik bi marrazki zentsuratu dizkio H28 aldizkari satirikoari. Opus Deiri buruzkoa da bata, eta torturaren ingurukoa bestea. Horren aurrean ez parte hartzea erabaki dute Patxi Uhartek kontatu digunez. "Ideologikoki okerrak direla" edota jasotzen dituzten diru laguntzak "arriskuan egon litezkeela" esan diete Tiza izeneko elkartetik.

Loading player...
|2016/08/26
Zarautz Beer Company, Earra!

Mattin Ostolaza eta Jason Gutierrezek etxe alboan duten Zarautz Beer Companyra egin dute bisita. Zarauztartutako Arnau kataluniarrak eman dizkie azalpen guztiak. Berak egiten du guztia, eta esperimentazioa du gustuen. Menoska izeneko Robust Porter motakoa eta Pale Ale gisako Earra dastatu ditugu.

Loading player...
|2016/08/25
Isabel Muntané: "La sociedad no valora los méritos de las mujeres"

Según la periodista y codirectora del master genero y comunicación Isabel Muntané, "la mayoria de los titulares de las Olimpiadas han transmitido los estereotipos patriarcales". "No ha habido información deportiva con los resultados de las mujeres deportistas" ha subrayado Muntané. Todo lo contrario, informar si los cuerpos son sexis o si tienen marido "no es informacion deportiva". "Estas malas prácticas son reflejo de la sociedad y debemos cambiar de mentalidad" ha concluido.

Loading player...
Orria 128/ 178