Gari Otamendi|2018/06/25
Amorruz egindako akatsak

Amaitu da ikasturtea. Iritsi da klasean landutakoak erakusteko ordua. Egin dugu zenbait ikastetxetako haur-taldeen emanaldia. Amaieran, irakasleen arteko hitzaspertua egin dugu kafe baten bueltan. Urte osoko gorabeherak partekatzen, emanaldiari buruzko hainbat hausnarketa zerrendatu ditugu.

Loading player...
Gari Otamendi|2018/05/29
Euskal dantzen eskola Katmandun

Globalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen zuen izena, eta gaur egunetengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen moduan homogeneizatzen ari zirela zioen, eta horrek eragin zuzena zuela tokiko nortasunean. Estereotipoak mugaraino eramanda, bere buruaren klixea sinestea eta gainditzea beste erremediorik ez dute hiriek, beraz. Esaterako, Paris baino paristarragoa den ezer ezin da existitu.

Loading player...
Gari Otamendi|2018/05/02
Inoiz ez ispiluaren aurrean

Joan zen astean dantzaria eta gorputz hezkuntzako irakaslea den taldekide eta lagun batek eskatu zidan Dantzaren Nazioarteko Egunerako prestatu zuen muralean parte-hartzeko. Planteamendua sinplea eta zuzena zen. “Dantza zertarako?” galdera luzatu zien ikasleei.

Loading player...
Gari Otamendi|2018/03/27
Euskal musikaren dama

2018ko martxoaren 5ean hil zen Marian Arregi musikaria eta dantzaria. Berrogeita hamar urtetik gora egin zituen Euskal Herriko herri-kultura ikertzen, ontzen eta birsortzen, Juan Antonio Urbeltz bere senarrarekin batera. Azken mende erdian euskal dantzarentzako funtsezko erreferentea izanik ere, inork gutxik ezagutzen duen pertsonaia da gaur egun.

Loading player...
Gari Otamendi|2018/02/26
Duintasunaren sarrailak

Hamar minutu neramatzan dantzari lagun bat saio bat egiteagatik kobratutakoa ez zela asko konbentzitzen. Argudioak eta argudioak ematen, egindako lanaren duintasunaren zati bat diru-sarian dagoela adierazteko.

Loading player...