Ana Galarraga|2018/06/06
Lau emakumek eta hiru gizonek jasoko dituzte Kavli sariak

Iragarri dituzte Kavli sarien irabazleak. Hiru arlotako ikerketak aitortzen dira sari horien bidez: Astrofisika, Neurozientzia eta Nanozientzia. Guztira, zazpi saritu dira aurten, eta haietako lau emakumeak dira.

Loading player...
Ana Galarraga|2018/05/09
Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da

Lehenengo aldiz, turismoaren aztarna ekologiko osoa neurtu dute, eta emaitza oso esanguratsuak atera dituzte: karbono-isurtze globalaren % 8 dagokio turismoari. Orain arte, Turismoaren Munduko Erakundeak uste zuen % 4ra baino ez zela iristen, baina Sydneyko Unibertsitateak egindako ikerketa berriak agerian utzi du eragina uste baino askoz ere handiagoa dela.

Loading player...
Ana Galarraga|2018/04/12
Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek.

Loading player...
Ana Galarraga|2018/03/07
Ilargiaren urteaz

Urtearen hasieran, “Ilargiaren urtea” izango zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Izan ere, Ilargia helburu zuten hainbat egitasmo zeuden planifikatuta epe motzera, eta zurrumurru bat ere zabaldu zen: 2018a gizakia berriro Ilargira eramango zuen urtea izan zitekeen.

Loading player...
Ana Galarraga|2018/02/07
Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

Datorren igandea, otsailaren 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izango da.

Loading player...
Ana Galarraga|2017/12/04
Zientziaren alde iluna

Duela gutxi, dezenteko zalaparta eragin zuen azukrearen industria eta osasunarekin lotutako ikerketa batek. Haren arabera, sakarosak, hau da, azukre arruntak minbizian eta hiperlipidemian eragiten duela frogatzen zuten ikerketak ezkutatu zituen Estatu Batuetako azukre-industriak.

Loading player...
Ana Galarraga|2017/11/03
Pirinioetako glaziarrak, gainbehera etengabean

Pirinioetako glaziarrek 243 ha-ko azalera hartzen dute gaur egun, 1850ean baino % 88 gutxiago. Emaitza hori eman dute, Pirineos aldizkarian argitaratu duten lan batean. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibai Rico, eta Magallanes Unibertsitatko Eñaut Izagirre glaziologoek sinatu dute lan hori.

Loading player...
Ana Galarraga|2016/10/04
IgNobelak vs. Nobelak

Egun hauetan ari gara jakiten nortzuk jasoko dituzten Nobel Sariak. Izenak orain iragarri arren, abenduaren 10era arte itxaron beharko dute sariak eskuratzeko. Bitartean, IgNobelaren irabazleek dagoeneko jaso dituzte beren sariak.

Loading player...
Ana Galarraga|2016/06/28
Emakumeak zientzian: gero eta gutxiago, ibilbidean aurrera egin ahala

Emakume ikertzaileak 2016 izeneko txostena argitaratu berri du CSIC erakundeak (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia), eta datuek agerian utzi dute egoera ez dela aldatu: ibilbide zientifikoan aurrera egin ahala, emakumeen ehunekoa txikitu egiten da.

Loading player...